Wikipedia, Entziklopedia askea

Iñaxi Etxabe

👶
Jaiotza
1933ko martxoaren 26a
Oikia
💀
Heriotza
2020ko uztailaren 11
🔨
Lanbidea
bertsolari
📷

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñaxi Etxabe

Inaxi Etxabe bertsolaria da, Zumaian, Oikian, Soutz baserrian, 1933ko martsoaren 26an jaio zen eta 2020ko uztailaren 11ean hil zen 87 urterekin.  

Maistra zumaiar bat izan zuen, honek euskaraz uzten zuen hitz egiten. Pilotak ere egiten erakutzi zien.

Aitak edo anaiak ekarritako bertso paperekin hasten  da bertsolaritzarekin.

Inaxi etxabe bertsolaria izan zen, 22 urterekin bere lehenengo bertsoa egin zuen. 14 urterekin eskola utzi zuen eta etxekoekin lanean aritu zen. 17 urterekin josten hasi zen eta 23 urterekin Zarautzera joan zen lana egitera, pilotari ona izan zen. Jostu irakaslea bertsozalea da.

Garai haietan emakume izanik fama txarra hartuko zuenaren beldurrez. Bertso idatziak landu izan ditu, plazan bertsotan egin zuen lehenengo emakumeetako bat izan zen .

Inaxik asko kantatu izan du, plazan, tabernan eta leku gehiagotan. Gabonetan, La Salle ikastetxeko haurren artean abestu zuen bilobaren ondoan. 2015ean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako antolatzaileek Etxabe hautatu zuten txapela jartzeko eta horrekin batera plazan bertsoak kantatzea ukatu zaien emakumeei gorazarre egiteko.

SARIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arantzazuko bertso-saria 1956 urtean 500 peseta irabazi zituen.
  • San Frantziskoren Hirugarren Ordenaren bertso-saria 1957 urtean.