Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsasugea edo Morena

Itsasugea edo morena arroketako zuloetan bizi den suge itxurako arrain luzea da.

Bere izen zientifikoa Muraena helena da. Muraenak aingira esan nahi du latinez eta helena, grezierako elliniká hitzetik dator, greziarra esan nahi du. Beraz, bere izenak "aingira greziarra" esan nahi du.

Euskal Herrian hainbat izen ematen zaizkio: Morena, itsas sugea, aingira-mora...

Itsasugea edo Morena

Alboetan zapalduriko gorputz luzea du, 1'5m neurtzen ditu eta 15kg-ko pisua du. Kolore gris edo marroi iluna du, puntu hori eta beltzekin. Azalean muki lodi bat du, honek irristatzen laguntzen dio eta babestu egiten du. Bizkar guztia zeharkatzen dion hegats bat du.

Buruak gorputzak baino handiagoa du. Hortz luze eta zorrotzak ditu, baina izatez animalia lasaia da.

Kostaldetik gertu bizi da, 5-80m arteko sakoneran. Itsas azpiko arroken zuloetan bizi da.

Haragijalea da. Gauez ateratzen da ehizara, arrainak, karramarroak,olagarroak...jaten ditu, baita hilak dauden animaliak ere.

Itsasugea kostaldetik ur zabaletara joaten da ugalketa garaian. 60.000 mila arrautza jartzen dituzte eta guztira 38 urte bizi daitezke.

   Ba al dakizu   
Itsasugea animalia pozoitsua da, horzkada arriskutsua izateaz gain, pozoi bat isurtzen du, are larriago bihurtuz.