Edukira joan

Txikipedia:Izotz gaineko patinaje artistiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izotz gaineko patinaje artistikoa

Izotz gaineko patinaje astistikoa izotz-pista batean izotzetako patin gainean ibiliz abesti bat interpretzean oinarritzen den neguko kirola da. Piruetak, jauziak eta beste hainbat mugimendu egin behar dira, eta epaile batzuek mugimendu guzti horiek puntuatzen dituzte.

Patinajearen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean sortua, denboraren poderioz, gerepen handiak eduki zituen egungo itxura hartu arte. Gaur egun, Nazioarteko Irristaketa Batasunak txapelketak antolatzen dira eta kirol olinpikoa ere bada.

Klima hotzeko luraldeetan hasi zen praktikatzen, neguan lakuak eta ibaiak izozten ziren lekuetan. XII. mendean, William Stephanidesek Londresen patinatzaileen presentzia erakusten du. Holandan ere arrakastatsua zen, bertako kanal zabaletik mugitzeko erabiltzen zen eta. Garai hartan patinak hezurekin sortuak ziren eta soken bidez lotzen ziren zapatetara. Patinatzaileek punta handiko bastoiak erabiltzen zituzten izotzean bultzatzeko.

Burdinazko labanak zituzten patinen hobekuntza garrantzitsu bat izan zen, haien ertz zorroztuak izotzetan sartzen zirelako eta ondo desplazatu ahal zirelako, aldetaraka joateko mugimendua erabiliz. Berrikuntz hau, seguruasko Herbehereetan sortu zen XV. mendean, 1498ko Jhoannes Brugmanen marrazki grabatu batean patinatzaile bat agertzen da eta teknika hau erabiltzen.