Txikipedia:Jesus Altuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Altuna elkarrizketa batean

Jesus Altuna Etxabe Berastegin jaio zen 1932ko uztailaren 27an. Arkeologoa, paleoantropologoa eta arkeozoologoa. Filosofia eta Teologiako ikasketak egin zituen Gasteizko eta Donostiako apaizgaitegietan eta Madrilgo unibertsitatean Biologiako ikasketak egin zituen. Aranzadi zientzia elkarteko lehendakaria izan zen eta Munibe aldizkariaren zuzendaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960-tik 1972-ra antropologia lanetan parte hartu zuen, gehienak Jose Miguel Barandiaranek zuzenduta Euskal Herrian. UNESCO-ren enkarguz 1963-an Sudango nubia eskualdean indusketak egiten aritu zen Asuango urtegiak urperatuko zituen altxorrak salbatzeko ahaleginean. 1973tik aurrera, hainbat arkeologia indusketetan zuzendari izan da Donostiako irakaskuntza ertaineko Usandizaga institutuko katedradun izan da. 1980tik 2002an erretiratu zen arte.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkeozoologiako lan bat egin zuen eta doktore titulua lortu zuen 1971an. Europa osoan ibili zen. Oteologia bilduma bat sortu zuen bere laguntzaileekin eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeozoologia laborategiagarrantzi handia du.

Udako Euskal Unibertsitatean natur zientziei buruz egin zuen lehenengo lana Jesus Altunarena izan zen. Ondoren, 10 lan gehiago aurkeztu zituen eta natur-zientziei buruz hiztegi bat sortu zuen 1976an, Paulo Agirrebaltzategi , Martxel Aizpurua, Paulo Areso, Imanol Arluziaga, eta Xabier Iribarrekin.

Altuna zientzia elkarte askoren lagun da:

  • Aranzadi Zientzia Elkartea.
  • Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.
  • Eusko Ikaskuntza.
  • Historia Naturaleko Espainiar Errege Elkartea.
  • Nazioarteko Paleontologia Elkartea.
  • Arkeozoologiarako Nazioarteko Batzordea (ICAZ).
  • Arkeologia Zientzietarako Nazioarteko Elkartea (Society for Archaeological Sciences).

-Haitzuloetako Arteko Nazioarteko Batzordea (ICOMOS CAR).

-Centre de Recherches d’Ecologie Souterraine (lagun garrantzitsua da Altuna, 1986tik)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari asko lortu ditu:

  • Zientzia Ikerketarako Ibáñez Martín saria.
  • Xabier Maria de Munibe saria.
  • Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen saria.
  • Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria.
  • Eusko Jaurlaritzaren Lan Onari saria.
  • Ikerketako Euskadi saria.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat idazlan argitaratu ditu:

  • Zientzia argitalpen originalak:
  • Jesus Altuna egile bakartzat dutenak.
  • Altunak besterekin batera eginak.
  • Jendarteratzeko argitalpenak:
  • Jesus Altuna egile bakartzat dutenak.
  • Altunak besterekin batera eginak.