Milango katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milango katedrala
Duomo di Milano
Milano, Duomo, 2016-06 CN-04.jpg
Facciata del duomo di Milano di notte.JPG
Plan-of-the-Milan-Cathedral.png
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lombardia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Milan
HiriaMilan
Koordenatuak45°27′50″N 9°11′26″E / 45.463968°N 9.190578°E / 45.463968; 9.19057845°27′50″N 9°11′26″E / 45.463968°N 9.190578°E / 45.463968; 9.190578
Historia eta erabilera
Irekiera1386
Izenaren jatorriaAndre Mariaren jaiotza
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Milan (en) Itzuli
IzenaAndre Mariaren jaiotza
Arkitektura
ArkitektoaSimone da Orsenigo (en) Itzuli
Materiala(k)haitzurdina
EstiloaItalian Gothic architecture (en) Itzuli
Gotiko flamigeroa
Dimentsioak108,5 (altuera) m
Ondarea
Bisitariak urtean2.140.786
Kontaktua
HelbideaPiazza del Duomo, 20122 Milano (MI), Italia eta Piazza Duomo
Webgune ofiziala

Milango Duomoa, ofizialki, Andre Maria Birjinaren Natibitatearen Metropoli Katedrala (milanieraz, Dòmm de Milan IPA: [ˈdɔm de miˈlãː], Milango artxielizbarrutia da. Lonbardiar hiriburuaren sinboloa, metropoliaren erdian kokatutako izen bereko plazan kokatua, Santa Maria nascenteri (natibitatea) eskainia da. Italiako elizarik handiena da[1] [2](San Pedroko basilika handiena izanik, Vatikano Hirian dagoena), munduko hirugarrena azalerari dagokionez eta seigarrena bolumenari dagokionez[3]. Milango Duomoko Santa Tekla parrokiako egoitza da.[4]

Duomo hitza latinezko Domus Dei izenetik dator, Jainkoaren Etxea esan nahi duena) Italiako Milan hirian dagoen katedral gotiko bat da. 157 metroko luzera du eta bere barnean 40.000 pertsona sar daitezke. Koruko leiho nagusiek munduko handienak izatearen ospea dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milango hiriaren planoak Duomotik erradio eran irteten diren edo berau inguratzen duten kaleekin, hau Erromatar Inperioaren garaian jada hiriaren erdigunea zela adierazten du, garai hartan Mediolanum izena zuena. San Ambrosioren katedrala toki honetan bertan eraiki zen V. mendearen hasieran, 836an gertu basilika bat gehitu zitzaiolarik. Suak bi eraikinak 1075ean kaltetu zituenean Duomoagatik ordezkatuak izan ziren.

Eraikuntzaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1386an Antonio da Saluzzo artzapezpikuak proiektu berria gotiko distiratsu berantiar estilo batekin hasi zuen. Eraikinean Italian ez ohikoak diren ezaugarri ugari daude, Frantziako Bourges hiriko tradizio arkitektonikokoak direnak, alboko nabe bikoitzekin eta leiho txikiz errematatutako arku multzo oso altu bat. Bere arkuek sailkatzeko oso zailak diren kapitelak dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) «20 curiosità sul Duomo di Milano, la chiesa più grande d'Italia» Aleteia.org - Italiano 2018-11-15 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  2. «I NUMERI DEL DUOMO DI MILANO - Duomo Patrons Italiano» www.duomopatrons.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  3. (Italieraz) «Le 10 Chiese più grandi del Mondo - Classifica 2022» www.travel365.it (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  4. «Parrocchia di Santa Tecla nel Duomo di Milano - Duomo di Milano» web.archive.org 2015-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]