Txikipedia:Klima aldaketa eta uraren zikloa

Wikipedia, Entziklopedia askea


Klima[1] aldaketaren eragile nagusia, gizakia da.

Lurraren klima beti aldatu da modu naturalean, baina, astiro joaten da, hau da, denbora luzean dago aldaketa egiten. Industria-iraultzaz [2]gero (gutxi gorabehera 1850. urtean), batez ere giza jarduerak berotegi-efektuko gas[3] asko (karbono dioxidoa [4](CO2), metanoa [5] (CH4), oxido nitrosoa [6](N2O) …), igorri dituelako, aldaketa bizkortu da. Atmosferan giza jatorriko gasen kontzentrazioa handiagoa denez, berotegi-efektua areagotu da, eta klima aldatzen ari da, planeta globalean berotzeaz gain.

Klima-aldaketak Lurreko atmosferaren aldaketak erakusten ditu, baita Lurreko beste lekuetako prozesuak (adibidez izotz-geruzetan), eta gizakiaren eragina ere. Klima aldaketa eragiten duten beste kanpo-faktore batzuk lurraren orbita, eguzki-izpien norabide aldaketak eta berotegi-efektua dira.

Uraren zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bero handia egitean itsasoko uraren zati bat ebaporatu edo lurrundu egiten da eta zerurantz igotzen da. Zeruan lainoak sortzen dira eta denbora askoan beroa egitean gero eta lurrun gehiago dagoenez, lainoetatik euria irtetzen hasten da. Euria egitean lur azpira joaten da eta lurrak xurgatu egiten du. Xurgatzean, lurrak berriro itsasora botatzen du.

Besterik gabe, uraren zikloa lehorreko eta itsasoko ura lurruntzen [7] den prozesuan datza. eta azkenean euri eta elur moduan itzultzen da planetara.

klima-aldaketak[8] markatuta.

Nola eragiten dio klima-aldaketak uraren zikloari?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besterik gabe, uraren zikloa lehorreko eta itsasoko ura lurruntzen den prozesuan datza. Azkenean euri eta elur moduan itzultzen da planetara.

Klima-aldaketak ziklo hau biziagoa izatea eragiten du. Airearen tenperatura igo ahala gero eta ur gehiago lurruntzen delako. Egoera honek euri-ekaitzak biziagoak sor ditzake eta arazo handiak eragin ditzake, hala nola, muturreko uholdeak mundu osoko kostaldeko komunitateetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Parlow, E.. (1999). «Gutes Klima — schlechtes Klima: Läßt sich das Klima bewerten?» Angewandte Landschaftsökologie (Springer Berlin Heidelberg): 345–363. ISBN 978-3-642-63615-8. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  2. Industria Iraultza. 2022-11-23 (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  3. Berotegi-efektua. 2022-10-10 (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  4. Karbono, Kemanya. (2015-12-16). «KOLABORASI PANDITA DAN LAPAS KLAS IIA PEMUDA TANGERANG DALAM MEMBINA KEAGAMAAN NARAPIDANA BUDDHA» SMART 1 (2)  doi:10.18784/smart.v1i2.251. ISSN 2528-553X. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  5. Oier, Lakuntza Irigoien,. (2013). Metanoa: energia-iturria soilik?. Elhuyar Fundazioa PMC 835548678. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  6. KATRITZKY, A. R.; BOONYARAKVANICH, A.; DENNIS, N.. (1980-05-06). «ChemInform Abstract: 1,3-DIPOLAR CHARACTER OF SIX-MEMBERED AROMATIC RINGS. PART 49. 3-OXIDO-1-(4-PYRIDYL)PYRIDINIUM, 3-OXIDO-1-(2-PYRIDYL)PYRIDINIUM, 3-OXIDO-1-(QUINOXOLIN-2-YL)PYRIDINIUM, 3-OXIDO-1-(5,6-DIPHENYL-1,2,4-TRIAZIN-3-YL)PYRIDINIUM, AND 3-OXIDO» Chemischer Informationsdienst 11 (18)  doi:10.1002/chin.198018217. ISSN 0009-2975. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  7. 1976-), Arrien, Nerea (. (2021). Jende likidoa. Erein ISBN 978-84-9109-601-6. PMC 1260195473. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  8. Ateka, Ainara; Sierra, Irene; Ereña, Javier. (2016-10-27). «CO2-ren bahiketa, klima-aldaketa arintzeko estrategia» EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria (30): 81–92.  doi:10.1387/ekaia.16204. ISSN 0214-9001. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).