Wikipedia, Entziklopedia askea

Koltana kolunbita eta tantalita mineralez osatutako minerala da. Izena bi horien laburduratik dator: Kolunbita eta Tantalita. Urre beltza ere deitzen diote, diru asko balio duelako eta oso meategi gutxi daudelako.

Koltan harria

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi mineralez osatutakoa da eta itxura metaliko gris iluna dauka.

Aipagarriak diren ezaugarri batzuk hauek dira:

  • Tenperatura altuak jasaten ditu. Eredu bat izateko, burdinaren beroarekiko erresistentzia bikoitza dauka.
  • Biltegiratze-ahalmen handia du, karga elektrikoak gordetzeko gaitasun handia duelako.
  • Kobrea baino eroale hobea da. 
  • Oso erresistentea da korrosioarekiko.
  • Higadurarekiko erresistentzia handia du.


Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono mugikorra

Koltana hainbat aparatu elektroniko egiteko erabiltzen da. Adibidez: Kamerak, mugikorrak, tabletak, GPSak…

Ustiapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meategiak

Leku askotan aurkitu daiteke, kontinente guztietan, baina gehienbat Afrikan. Bertan munduko koltanaren %80 daga.  

Koltan gehiena daukaten herrialdeak hauek dira: Australia, Brasil, Tailandia, Txina, Kanada, Afrikako herrialde batzuk (Ruanda, Burundi, Etiopia, Kongo...).

Ateratzeko sortzen den ura eta lokatza lortuz gero, hodi erraldoietan isurtzen dira eta bertan garbitzen da. Metala hodiaren hondoan geratuz, bere pisuak hondora erortzen dira.

Koltana lortzeko, ilaretan zulo handiak egiten dira, eta lurpeko materiala kentzen da. Lurpeko materialetik koltana ateratzen da. Munduan, 40.000 haur baino gehiago behartuta daude koltana lortzeko lan egitera; 5 urterekin hasten dira lan egiten eta deskantsurik gabe egiten dute lan egun guztian zehar.

Koltana eskuratzen lan egiten dutenak 9,34 eta 46,72 euro arteko irabaziak dituzte asteko.

Kongoko Errepublika Demokratikoaren gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra-irudia

Tragedia hau Afrikako lehen mundu gerra bezala ezagutzen da.

Kongoko Errepublika Demokratikoan, duela 8 urte gerra bat hasi zen: 1998 abuztuaren 2an  hasi zen  eta 2003ko uztailaren 18an amaitu behin-behineko boterea iritsi zenean.

Gerra honen helburu nagusia koltan meategi handiak dituzten herrialdeen kontrola zen. Kongo, Ruanda, Burundi eta Uganda izan ziren parte hartu zituzten herrialdeak gerran.

Gerra horretan zehar 5,4 milioi pertsonak galdu zuten bizitza, horietako asko haurrak ziren.

Gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra honek ez zuen ezertarako balio izan, gaur egun indarkeriarekin jarraitzen dutelako. Afrikako gerrarik handiena izan zen.

Soldaduak

Gaur egun Kongoko Errepublika Demokratikoak munduko koltan erreserbaren % 80 dauka, eta ateratzeko erabiltzen dituen langileak askotan umeak izaten dira. Herrialdea oso pobrea da, talde armatu asko daude. Talde hauek dirua lortzen dute koltana legez kanpo ateraz. Diru horrekin armak erosten dituzte, eta arma horiekin hilketak eta bortxaketak egiten dituzte. Umeak ere bahitzen dituzte gero beraiekin koltanaren ustiapenean aritzeko asmoz, beren talde armatuko partaide bihurtuz.

Kongoko Errepublika Demokratikoa munduko koltan-ekoizle handienetarikoa da.

Bertatik ateratzen den koltanaren % 5 baino gutxiago legezkoa bada, seguruena zure mugikorra, ordenagailua edo tabletetik dagoen koltana Afrikako umeen sufrimendutik etortzea da...