Txikipedia:Kurutziaga ikastola

Wikipedia, Entziklopedia askea


Kurutziaga ikastola Durangoko,ikastola bat da 1968.urtean sortu zen Durangon kurutziaga kalean sortu zen baina orain Galtzareta kalean dago.Gaur egun, Kurutziaga Ikastola Euskal hezkuntza eredua eta erreferentzia da Durango eta Durangaldean. Kurutziaga Ikastolan 1092 ikasle daude.

Kurutziaga ikastolaren argazkia
Kurutziaga ikastola

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangon, 1960 hamarkadan zehar guraso eta gazte euskaltzale asko biltzen ziren iganderoko jesuitetako euskarazko meza ondoren. 1968ko otsailean lortu zuen baimen ofiziala klaseak emateko. Ondoren, 1972 urtean, Guraso Kooperatiba modura eratzen da Kurutziaga Ikastola.

1976 urtean gaurko Ikastolaren lehen oinarriak ipini zituzten (oraingo Haur Hezkuntzako eraikina, frontoia eta kirol kantxa).

Lan guzti honetan, laguntza eta inplikazioa handia izan zen guraso askoren partetik. Lau urte geroago eraikin berriak eta handitze fisiko nabarmena eman ziren. Hala ere, urte hauetan ez zen buruhausterik falta izan.

Kurutziaga ikastola, haurtzaindegian, aitzindari izan da Euskal Herrian. 80. hamarkadan umeak 2-3 urterekin eskolarazten hasi ziren, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren bitartez. 1997.urtean, ikastolak, berriz ere aurrea hartuz, 0-2 urteko zikloa zabaldu zuen.

Instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ean ikastolaren eskaintza handitzeko erabakia hartzen da, proiektu berriak abian jarriz. Hiru urte zuen geroago, Ibilaldian lortutako laguntzak eraikin berria egitea ahalbidetu (posible egin) zen, 3000 m2 guztira: 15 gela, 5 aldagela, liburutegia, eta gimnasioa.

Ibilaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://kurutziagaikastola.eus/es/ikastola-es/historia/[1]

  1. (Gaztelaniaz) «Historia de la ikastola» Kurutziaga Ikastola Noiz kontsultatua: 2021-03-10.