Edukira joan

Txikipedia:Limoiondo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Limoiondoa edo zitroinondoa fruta-arbol hosto iraunkor txikia da. Limoiak ematen ditu. Bere jatorria Asia da. Txinan eta Indian aspalditik hazten da. K.a 700. urtean musulmanek sakratutzat hartu zuten zuhaitz hau. Arabiarrak izan ziren limoiondoa Europara ekarri zutenak. Limoiondoak zitrikoen taldekoak dira.  

Limoiondoa
Limoiondoa

Lau metro inguruko altuera dute. Gainera, adar ugari izaten dituzte. Zuhaitz honen loreak banaka edo binaka ageri daitezke eta zuri-arrosa kolorekoak dira. Lore hauek “Azahar” izena hartzen dute. Zuhaitz hauek 50 urte bizi ditzakete baina landuta badaude 100 urte arte bizi ahal dira. Bere enborra ez da oso lodia. Zuhaitz honetan, loreak urtean bi aldiz ateratzen dira, lehenengo aldiz martxoa eta uztaila artean. Bigarren aldiz abuztua eta iraila artean. Adarretan, arantz lodi eta motzak daude. Zuhaitz mota honek, argia eta hezetasuna behar du osasuntsu egoteko. Hotza eta haizetasuna ez dituzte aguantatzen, horregatik, neguan ongi zaindu behar dira. [1]

Limoia, oso mikatza da. Gainera hainbat erabilera dauzka, adibidez, sukaldaritza, baina bere erabilera nagusia zukua ekoiztea da. Jatorri tropikala duenez, tenperatura freskoak baita hezetasuna behar du kontserbatzeko. Limoiak, tradizionalki, bakteriak eta birusek arnas-aparatuan eragindako gaixotasunak arintzen laguntzen du, izan ere, C bitamina asko du. [1]

Limoiondo motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Limoiondo mota asko daude adibidez:  

  • Eureka
  • Femminello
  • Bonnie brae
  • Yen ben
  • [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Limoiondo. 2024-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).