Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
513.441
🔎
Azalera
111,84 km²
🌄
Altuera
70 metro
📷
Argazkiak
ikusi
Liverpool.
The Beatles.
Liverpool Europako txapeldun 2019an.

Liverpool Ingalaterraren iparraldean kokaturik dagoen hiria da. Erresuma Batuko hiri ezagunenetakoa da, alde batetik futbol talde arrakastatsua duelako eta bestetik bertan sortu zelako The Beatles musika taldea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterrako bosgarren hiri handiena da, 500.000 biztanle ditu. Herrialdeko itsas-portu garratzitsuenetakoa dauka. Hiria inguratzen "Gerriko berdea" dago, hau da, parke eta eremu berdeak daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1207. urtean sortu zen eta mende askotan zehar herri txikia izan zen. XVII. mendean itsas-portuari esker merkataritza hasi zen eta hiria bihurtu zen. XIX. mendean Industria Iraultza izan zuen eta handitu egin zen.

Bigarren Mundu Gerran alemaniarren hegazkinek bonbardatu egin zuten eta etxeen erdia suntsituta gelditu zen. Hiria berriz eraiki zuten era modernoago batean.

Musika eta kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liverpooleko musika talde ezagunena The Beatles izan zen. Mundu guztian izan zituen jarraitzaileak eta haren abestiak oso ezagunak izan ziren.

Hirian bi futbol talde ezagun daude; Liverpool (gorria) eta Everton (urdina). Liverpool 6 aldiz izan da Europako txapelduna.