Txikipedia:Mahats

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mahats lukua mahatsondoan.

Mahatsa mahatsondoak ematen duen fruitua da. Mahatsak edo mahats aleak “luku” izeneko multzoetan egoten dira eta txikiak dira. Luku bakoitzak mahats ale kopuru desberdina edukitzen du, batzuek asko, 300 aletaraino, eta beste batzuek, gutxi, 6 ale bakarrik. Normalean gozoak izaten dira mahats aleak, baina beste batzuetan mingotsak. Mahatsarekin ardoa, muztioa edota ozpina egin daiteke.

Mahatsa kolore desberdinetakoa izan daiteke, zuria eta beltza, gehienbat. Euskal Herrian ardo mota asko eta mundu osoan ezagunak daude, besteak beste Gipuzkoa eta Bizkaiko txakolina, eta Errioxa, Irulegi eta Nafarroako ardoak.