Wikipedia, Entziklopedia askea

Mantis

Mantisa Mantidae familiatik datorren 6 eta 12 zentimetro arteko luzera duen intsektu bat da, Antartikan izan ezik, kontinente guztietan aurki daitekeena, belarrez betetako inguruetan bereziki. Intsektu hau ehizan trebea da. Bere harapakariei eraso eraginkorrak egiten laguntzen dion honako ezaugarriak ditu: kamuflatzeko gaitasun handia du eta aurrealdean hanka harrapakariak ditu. Sei hilabete eta urte baten inguruan bizi dira eta nahiz eta nahiko intsektu erasokorra izan, ezin die pertsonei minik egin ez baita gaixotasunen eramaile ona, ezta intsektu pozoitsua ere ez. Mantis mota asko dauden arren, ezagunena Mantis Erlijiosoa da.                                                                                                                              

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantisa 6 eta 12 zentimetro arteko luzera duen intsektu bat da. Gorputz luzea eta burutik irteten zaizkion bi antena luze ditu. Aurreko hanketan, beti otoitz egiten egongo balira bezalako posizioan daudenak, harrapakinak hobeto harrapatzeko eta atxikitzeko arantza batzuk ditu.

Mantisaren bizi-itxaropena urtebete ingurukoa da, eta 6 eta 9 aldi bitartean aldatzen du bere azala heldu baten tamainara iritsi aurretik. Mantisa emeek erruten dituzten arrautzetatik jaiotzen da, ehunka mantis errunaldi bakoitzeko, eta gaztea denean, mantis heldu baten itxura bera du, baina askoz ere txikiagoa.

Mantisa

Sailkapen taxonomikoa:

Erreinua Animalia
Filuma Arthropoda
Klasea Insecta
Ordena Mantodea
Familia Mantidae
Generoa Mantis

Nola bizirauten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Mantisari kamuflajearen errege/erregin ere esaten zaio. Izan ere, bere bizitzan zehar gutxi gora behera 6 aldiz aldatzen duenez bere azala, une horretan bizi den tokira egokitzen da. Hau da, belardi inguruan bizi baldin bada, berde kolorekoa izango da; zuhaitz eta lur artean bizi baldin bada kolore marroia izango du; eta lasto artean bizi bada kolore horixka izango du.

Mantisak biziraupen arrakastatsua baimentzen dion arrazoietako bat, kamuflatzeko duen gaitasuna da. Izan ere, gaitasun honi esker bizi den lekuko habitatari moldatzeko gaitasun handia du, leku horretako kolorea bereganatuz harrapakariek ondo ikusi ez dezaten. Horretaz gain, kamuflatzeko duen gaitasun honetaz ere baliatu egiten da hobeto ehizatzeko, izan ere, bere biktimek ez dute antzematen.

Mantisak kamuflatu egiten dira, hainbat harrapari dauzkalako. Hau da, mantisa ehizatu eta jaten duten animaliak. Mantisetako harrapari naturalak hegaztiak dira. Gainera oihaneko beste ugaztun eta animalia batzuk ere mantis-ak jaten dituzte, hala nola: igelak, muskerrak edota batzuetan armiarma eta inurri mota espezifiko batzuk ere bai. Horregatik kamuflatzen dira bizi ahal izateko.

Mantisak ezin ditu tenperatura baxuak jasan, horregatik neguan zuloetan edota zirrikituetan sartzen da, bere biziraupena bermatzeko. Hala eta guztiz ere, mantis askok ez dute neguan bizirautea lortzen hotza dela eta.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantisak nagusiki belarrez estalitako eremuetan eta zuhaixka inguruetan aurki daitezkeen animaliak dira, batzuetan lasto eta kolore horixkako eremuetan ere aurki daitezkeen arren. Esan bezala, orokorrean landareetan bizi dira, izan ere, mantisek landare txikietan bizitzea nahiago dute, elikagaiak lortzeko errazagoa baita. Mantisak batez ere Europan, Asian eta Afrikan topatu daitezke, horretaz gain,  azken urteetan Australian eta Ipar Amerikan ere ikusi egin dira.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantisa bere habitatan.

Mantisaren bizitza sei hilabete inguru luzatzen da. Kasu batzuetan, urtebete ere bizi daiteke. Udaberrian jaio ohi da, ninfa moduan, hau da, metamorfosi partziala soilik jasango duen kume moduan. Mantis jaioberriak (ninfak) berarekin batera jaiotako beste mantisak ditu lehenengo harrapakin edo biktima bezala. Jaio ostean bizirik irauten dutenak udaberrian eta udan zehar hazten dira. Horrez gain, hazten diren bitartean, sei eta bederatzi aldiren tartean aldatzen dute azala, prozesu honi muda esaten zaio. Muda egiten den unean, bereziki ahulak dira harraparien aurrean; leku batean geldirik geratzen direlako azal zaharra kentzeko prozesuak irauten duen hainbat ordutan. Helduarora iristean, exoeskeleto edo azala azken aldiz aldatzen dute, eta hegoak libre geratzen dira, halakorik duten Mantisen espezieen kasuan. Azkenik, hotza iritsi bezain laster gehienak hil egiten di

Mantisak ezagunak dira emea sexu-harremanak izan ondoren arra jan ohi duelako. Emeak beti arra jaten duelako mitoa faltsua den arren, batzuetan bai gertatzen da, %13-28 artean, hain zuzen ere. Sexu-harremanak egitean, arra emeak antzeman gabe emearen bizkarrera iristeko gai bada, emeak ez du jango, ordea, bizkarrera heltzen ez bada, emeak arra jango du.

Mehatxaturik al dago?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar penintsulan badago mantis espezie oso berezi bat soilk iberiar penintsulan bizi dena, Apteromantis aptera izeneko mantisa, hain zuzen. Leku konkretu batera egokiturik soilik kokapen horretan bizi diren espezieei, espezie endemiko esaten zaie. Hau da, munduko beste inongo lekutan era naturalean ez dagoen espezieak dira. Kasu honetan beraz, Apteromantis aptera izeneko mantisa soilik iberiar penintsulan bizi denez, berau kontserbatzea oso garrantzitsua da.

Iberiar Penintsulako hegoaldeko erdialdean aurki daiteke, eremu txiki eta sakabanatuetan. Bere habitat naturala larreak osatzen du, paisaian sakabanaturiko sastrakadiekin. Habitat galerarekiko oso sentikorra da da eta egun “babes bereziko erregimeneko espezie” bezala izendaturik dago bere kontserbazioa bermatzeko ahaleginetan. Bera zaintzen laguntzeko beraz, bere bizilekua babestea funtsezkoa da.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantisaren begiak

Mantisa arreta deitzen duten hainbat ezaugarri bitxi dituzte, hala nola:

  • Bere burua 180 gradu bira dezake, beraz, atzealdean duen guztia ikusteko ahalmena du.
  • Gizakiok dugun 3D bista duen intsektu bakarra da mantisa. Hori dela eta, Ingalaterrako unibertsitate bateko zientzialariak mantisekin froga ezberdinak egiten ibili dira, robotetan 3D ikusmena garatzea lortzeko asmoz.
  • Mantisaren begiek ilusio optiko bat sortzen dute. Nahiz eta mantisari begiratzen diozun bitartean alde batetik bestera mugitu, une oro ematen du mantisa zuri begira dabilela.

Gehiago jakiteko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.agenciasinc.es/Visual/Videos/El-3D-de-las-mantis

https://www.nationalgeographic.es/animales/2018/09/todo-lo-que-necesitas-saber-sobre-las-mantis-religiosas

https://www.agenciasinc.es/Visual/Videos/Un-video-revela-las-acrobacias-de-las-mantis