Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1862ko maiatzaren 16a
South Acre
💀
Heriotza
1940ko apirilaren 21a
Trinidad
🔨
Lanbidea
lepidopterologoa
📷
Argazkiak
ikusi
Margaret Fountaine

Margaret Fountaine (Norwich, 1862ko maiatzaren 16a - Trinidad, 1940ko apirilaren 21a) britainiar entomologoa izan zen. Emakume ausarta zen, mundutik bidaiatu zuena sei kontinenteetatik pasatuz berrogeita hamar urtetan zehar eta tximeletetan aditua bihurtu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita artzaina, apaiza zen eta bere amari oso gogorra egin zitzaion berarekin egotea.

27 urte zituela, Fountaine eta bere ahizpak ekonomikoki independienteak izan ziren, osabarengandik diru kopuru handi bat oinordetzan hartu ondoren.

Margaret Fountaine

Fountaine eta bere ahizpak Frantzia eta Suitzara bidaiatu zuten, Thomas Cook & Son-en Gidaliburu Turistikoa jarraituz. Suitzan, Fountainek Scarce Swallowtail eta Camberwell Beauty espezimenak eskuratzeko desioa sentitu zuen, hauek haranetan ikustean. Entomologiarekiko interesa areagotu zitzaion eta linneanoa erabiltzeari ekin zion tximeleten izen arruntak ordezkatuz bere egunerokoan.

Inglaterrara itzuli zenean 1895eko neguan, Henry John Elwes-en lursaila bisitatu zuen. Elwes esperientzia handiko bidaiari zientifikoa eta Royal Horticultural Society-ko presidenteordea zen, eta baita Royal Society-ko kide ere.

Lorpen zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere tximeleta aleen bilduma herrialdeko bilduma pribaturik handiena izan zen eta harekin alderatuta Fountaine-k bere ahalegin entomologikoa hutsala zela uste zuen. [1][2]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Margaret Fountaine. 2021-01-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  2. (Gaztelaniaz) Margaret Fountaine. 2020-11-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).