Txikipedia:Medusa (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Medusa (mitologia)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medusa Greziar mitologiako pertsona bat zen, hiru ahizpa zituen eta hiruren artean hil ahal zen bakarra zen. Pertsonaia honek brontzezko eskuak, urrezko hegoak eta ilearen ordez sugeak zituen.

ELEZAHARRA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medusak gizonak erakartzeko gaitasuna zuen. Egun batean Poseidonekin gurutzatu zen eta Poseidon jarraian berarekin maitemindu zen, oso polita zelako. Ateneak Medusari zigor bat jarri zion, berarekin haserretu zelako. Handik aurrera medusari begietara begiratzen zion edonor harri bihurtuko zen. Afroditak ere zigor bat jarri zion, hau da, bere ilea sugeak bihurtu.

Egun batzuetara Medusa haurdun geratu zen, Poseidonekin egon zelako. Atenea konturatzean asko haserretu zen eta  Pertseori esan zion berari burua mozteko.

Ia ezinezkoa zenez, bera hiltzea, Hermesek hegan egiteko zapatila batzuk eman zizkion. Medusa lo zegoenean bere etxera joan zen eta burua moztu zion. Burua moztean, Pegaso eta Krisaor sortu ziren.

Pertseok handik aurrera bere burua erabiliko zuen arma gisa.