Pegaso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pegaso
Greziar mitologia
Pegasus - Johann Bayer.jpg
Ezaugarriak
Sexuaarra
Familia
AitaPoseidon
AmaMedusa

Greziar mitologian Pegaso (grezieraz: ΠήγασοςPḗgasos; latinez: Pegasus, Pegasos) hegodun zaldi bat zen.

Pegaso Medusak isuri zuen odoletik edo bere lepotik jaio zen, Pertseok burua moztu zionean. Erabat zuria da eta hegan egitea ahalbidetzen dioten bi hego ditu. Bere hegaldiaren ezaugarrietako bat hegan ari denean, hankak mugitzen dituela da, airetik korrika ariko balitz bezala.

Iturri klasikoen arabera Pertseo ez zen Pegasori esker hegan egitera iritsi. Horretarako hegodun sandalia batzuk erabiltzen zituen, baina, dena dela, Pizkundeko artista askok, Pertseo, Pegaso muntatzen irudikatzen dute.

Belerofonek gehiegizko handinahiaren akatsa irudikatzen du. Azkenean Pegaso muntatzea lortzen duenean, eta horrekin oraindik pozik ez zegoela Olinpora eramatera behartzen du, jainko batean bihurtzeko, baina Zeusek, Belerofonen ausarkeriagatik haserre, eltxotxo bat bidaltzen du, Pegasoren azala ziztatzen duena, eta hutserantz jaurtitzen du Belerofon, hil gabe, elbarri geratuz eta gainontzeko munduarengandik aparte noraezean ibiltzera kondenatua, pasatako bere loria gogoratuz.

Pegasoren elezaharrak, buraqaren irudiaren eraketan eragina izan dezake islamiar tradizioan.

Literaturako zaldirik ezagunenetakoa da On Kixoteren Rozinante, Cid Campeadorren Babieca, Alexandro Handiaren Buzefalo eta Troiako zaldiarekin, beste batzuen artean.

Gaur egungo erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pegaso, zinera gehien eramandako zaldietako bat da, adarbakarrarekin batera, fantasia eta fikziozko pelikuletan egoki sartzen diren ohiz kanpoko izakiak direlarik.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]