Wikipedia, Entziklopedia askea


Minerva erromatar mitologiako jainkosa da.

Jaiotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minerva Jupiterren alaba zen. Jupiterri iragarri zioten bere maitale Metisen, zuhurtasunaren jainkosaren, ondorengo batek tronutik kenduko zuela. Jupiterrek, orduan, haurdun zegoen Metis irentsi zuen. Beranduago, buruko mina sentitu zuen Jupiterrek eta Vulkanori laguntza eskatu

Ezaugarriak
Jatorrizko izena Minerva
Sexua emakumezkoa
Baliokideak Atena eta Senuna (en)
Domeinua artisaua, trade (en) , poeta eta irakaslea
Familia
Aita Jupiter
Ama Metis

zion, burua ireki zion aizkorakada batez eta bertatik Minerva sortu zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainkosa hori aurpegi larri eta zorrotzez irudikatu ohi da, eskuineko eskuan pika bat eta ezkerrean ezkutua ditu. Bere bularrean benetako egida du. Penatxo edo oilar batez koroatutako kaskoak babesten dio burua. Bere oinetan hontza edo mozoloa agertzen dira, hegazti zaintzaileak.

Gehienetan, eserita agertzen da, baina, zutik dagoenean, beti, gerlari baten joera ausartarekin, itxura pentsakor bat eta begirada, pentsamendu handitan jarria du.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakinduriaren, arteen eta gerra-tekniken jainkosa da, Erromaren babeslea eta artisauen zaindaria izateaz gain.

Mitoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atenasen fundazioa. Minervaren istorioaren pasarterik ospetsuenetako bat Neptuno itsasoetako jainkoarekin Atenas hiriari izena emateko izan zuen desadostasuna da. Epaile bezala aukeraturiko hamabi jainko-jainkosa handik erabaki zuten hiriarentzako gauzarik erabilgarriena egiten zuenak bere izena emango ziola hiriari. Neptunok, bere hiruhortzaren kolpe batez, lurretik zaldi bat sorrarazi zuen, eta Minervak, berriz, olibondo bat sorrarazi zuen; azken honek irabazi zuen.
  • Parisen epaiketa. Olinpoko jainko-jainkosa guztiak gonbitatu zituzten, bat izan ezik, Eris edo Liskar, anabasik eta haserrerik sor ez zezan. Izugarri haserretu zen Liskar, eta bazkariaren amaieran azaldu zen eta urrezko sagar bat bota zuen mahai gainera, "Ederrenarentzat" esanez. Hemen hasi zen benetako sesioa. Venus, Junon eta Minerva aurkeztu ziren lehiara. Paris ederra izan zen epailea. Bere arerioak gainditzeko nahiarekin, bere epaileari, ezagutza eskaini zion. Bere eskaintzak, ordea, alferrikakoak izan ziren eta Parisek Venus aukeratu zuen. Minerva asko haserretu zen eta, Troiako Gerran, Minerva akaiarren alde agertu zen.