Metis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atenearen jaiotza. Metis, alegorikoki agertzen da Zeusen eserlekupean. Irudi beltzeko tripodea, K. a. 570-K. a. 560 inguruan. Louvre. (CA 616)

Metis greziar mitologian (antzinako grezieraz Μῆτις Mễtis, literalki, "aholku" edo "trikimailu"), zuhurtasuna, edo, zentzu txarrean, maltzurkeria pertsonifikatzen zuen titanidea zen. Ozeanide bat ere bazen, Ozeano eta Tetisen alaba.

Bera izan zen, Zeusek esanda, honen aita zen Kronosi, honek aurretik irentsi zituen bere seme-alabak okarazi zion okagarria eman ziona. Zeusen lehen maitale eta emaztea izan zen, norengandik, hasieran, forma ezberdinak hartuz eragozten saiatu zen. Metisek, Zeusi, alaba bat izango zuela, eta, ondoren, mundua gobernatuko zuen seme bat izango zuela iragarri zion, Hesiodok, Zeusi iragarpen hau egin ziotenak Urano eta Gea izan zirela dioen arren. Honegatik, Zeusek jan egin zuen Ateneaz haurdun zegoenean, eta, beranduago, Zeusek berak erditu zuen bere alaba, burutik irten zitzaiona Hefestoren laguntzarekin.

Platonek, Poro aipatzen du Metisen ama bezala.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Metis Aldatu lotura Wikidatan