Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutualismo. Hegazti bat orein bat mokokatzen.
   Ba al dakizu   

Mutualismorik gabe hainbat espezie desagertuko lirateke.

Adibidez, arrezifeetan bizi diren arrain batzuk beste batzuk garbitzeaz arduratzen dira, janari-hondarrak edo parasitoak mugituz. Arrain horiek garbitu gabe utziz gero, beste arrainen populazioa gutxitu egingo litzateke, gaixotasunak eta hilkortasuna areagotu egingo liratekeelako behar duten garbiketa ukiko ez badute.
   Ba al dakizu   

Badagoela 'pisciterapia' izeneko terapia bat, arrainen eta gizakien arteko mutualismoa islatzen duena?

Terapia honetan, gizakiak oinak arrainontzi batean sartzen ditu. Arrainontzi honetan, Garra rufa izeneko arrainak daude. Hauei, asko gustatzen zaie gizakien zelula hilak jatea.

Hala, arrainek elikagaiak eskuratuko dituzte eta gizakiei lagunduko diete zelula hilak kentzen.

Mutualismoa, izaki bizidunen arteko harreman mota bat da. Harreman mota honetan, parte hartzen duten bi izaki bizidunek, etekin onuragarri bat lortzen dute. Hau da, ez die kalterik egiten ez bata, ezta besteari.

Adibidez, hegaztiak eta aberea. Askotan, hegaztiak ikusten dira abereen bizkarrean geldirik, elkarri mokoka, minik egin gabe. Izan ere, hegaztiak animalia horiek dituzten kapar eta zorriez elikatzen dira, eta, trukean, eragozpen hori kentzen diete.

Mutualismoa sinbiosi mota bat da.

Zein da bere garrantzia?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutualismo-harremanak oso garrantzitsuak dira, naturaren zaintzarako eta biodibertsitatearen hazkundean eta kontserbazioan, eta baita biologiaren eboluziorako ere.

Adibidez, Mikorrizek funtzesko papera jokatzen dute, landareen %70etik gora harreman honetaz baliatzen dira. Horregatik mendira onddoak hartzera goazenean ez dugu lurzorua gehiegi mugitu behar, edo basogintzan zuhaitzak mozterakoan zuhaitz zaharren bat lekuan uztea garrantzitsua da.

Baita, polinizazioa gerta dadin, garrantzitsua izango da intsektuak mantentzea ahalbidetzen dituzten paisai mosaikoak kontserbatzea ere (adibidez; zuhaitzak, zuhaixkak...)

Gainera, mutualismoa funtsezko faktorea da parte hartzen duten bi izaki bizidunek bizirik jarraitzeko eta garatzeko.

Zeintzuk dira mutualismo motak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harreman mutualistetan parte hartzen duten espezieek ez dute zertan berdinak izan behar. Espezie generalistak (edozein habitatera moldatzeko gaitasuna dute) eta espezie espezialistak (ekosistema edo bioma zehatz batean soilik bizitzeko gaitasuna dute) aurkituko ditugu. Parte hartzen duten espezieen arabera, bi mutualismo mota aurki ditzakegu:

  • Borondatezko mutualismoa edo sinbiosia: parte hartzen duten espezieek nahiko generalistak dira eta mutualismoa ez badute gauzatzen ere, bizirik jarraitu dezakete.
    • Adibidez, Afrikako errinozero beltza eta Buphagidae txoria. Errinozeroa izurriterik gabe geratuko da, kaparrak eta euliak bezala, eta txoria izurrite horietaz elikatuko da.
  • Nahitaezko mutualismoa edo sinbiosia: parte hartzen duten espezieek oso espezialistak dira eta interakzio honetan derrigorrez parte hartu behar dute bizirik jarraitzeko.
    • Adibidez, likena, onddo baten eta alga baten artean sortutako izaki biziduna da. Onddoa bakarrik arroka batean jartzen bada, hilko da. Algarekin antzekoa gertatuko da. Biei zerbait faltako zaie bizirik jarraitzeko. Ordea, hauek biak elkartzean, hau da, likena sortzean, batak besteari falta zaiona emango dio (onddoak ura emango dio algari, eta algak janaria emango dio onddoari) eta bizirik jarraitzeko aukera emango diote elkarri.
      Buphagidae txoria

Bestalde, espezie bakoitzak elkartuta duen beste espeziearen arabera, mota hauek desberdindu ditzakegu:

  • Mutualismo espezializatua: espezie bakoitzak espezie bakarra izango du elkartua.
    • Adibidez, Ceratosolen emarginatus pikua polinizatzen duen liztorra bakarrik Ficus auriculata pikua poliniza dezake.
  • Mutualismo orokortua: espezie bakoitza beste espezieekin elkartu daiteke.
    • Adibidez, inurri eta landareen artean gertatzen den mutualismoa.

Mutualismo harremanetan zein onura mota lor daitezke?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harreman mutualistak truke moduan ulertu daitezke, non izaki bizidunek baliabideak edo zerbitzuak trukatzen dituzten, baina mutualismoan parte hartzen duten organismo guztiek onurak lortuko dituzte. Eskainitakoaren (zerbitzua) eta irabazitakoaren (baliabidea) arabera, honela sailka daitezke:

  • Baliabide-baliabide erlazioak. Landare baten eta onddo baten artean.
    Baliabide-baliabide erlazioak: Bi izaki bizidunentzako ezinbestekoa den baliabidea trukatzen dute. Adibidez, landare baten sustraien eta onddo baten artean. Landareak karbohidratoak (baliabidea) ematen dizkio onddoari, uraren eta gatz-mineralen (baliabidea) truke.
Zerbitzua-baliabide erlazioak. Polinizatzailea eta lorea.
  • Zerbitzua-baliabide erlazioak: Izaki bizidun batek, baliabide batez onura hartzen du eta zerbitzu bat eskaintzen du trukean. Adibidez, polinizazioan, nektarra (baliabidea) polenaren sakabanaketagatik (zerbitzua) trukatzen da.
  • Zerbitzua-zerbitzua erlazioak: Bi izaki bizidunek trukatzen duten zerbitzua da, non biak ateratzen baitira onuragarri. Adibidez, anemonak harraparietatik babesten (zerbitzua) du arrain pailazoa, eta arrain pailazoak anemona, anemonetatik elikatzen diren arrainetatik babesten (zerbitzua) du.

Gehiago jakiteko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]