Zorriak (Phthiraptera) hegal gabeko intsektu txikiak dira. Ugaztun eta hegaztien parasitoak dira (ostalari batean edo haren barruan bizi den eta ostalariaren kontura elikatzen den organismoa). Zorriak ostalarien ile edo lumaian ezkutatu egiten dira eta bertan jartzen dituzte euren arrautzak. Zorriaren arrautzari bartz deritzo. Zorri espezie ezberdinak ostalari zehatz bati moldatzen dira, ostalari mota bakoitzak zorri mota bereziak dituelarik. Gainera, zenbait zorri animalia baten zonalde jakin batean bizitzeko moldatuta daude. Esan bezala, ia ugaztun eta hegazti espezie guztiei eraso egiten diete zorriek, baita gizakiei ere: buru-zorria (Pediculus humanus capiti), gorputz-zorria (P. humanus corporis) eta pubis-zorria (Phthirus pubis) kasu, gizakiaren parasito dira. Ez dute gaixotasunik transmititzen, baina pedikulosis izeneko gaixotasuna sortzen dute gizakietan, zeinak azkurea eragiten duen.
Zer dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Phthirapterak intsektu mota batzuk dira. Intsektu guztiak bezala, sei hankako animaliak dira eta artropodoen taldearen barruan daude. Hau da, hanka artikulatuak dituzten animalien barruan. Espezie horiek guztiak animalien erreinuan daude.
Zer itxura dute?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parasitismorako egokitzapenak heldu tamainan islatzen dira (0,5 mm-tik 8 mm-ra), eta subordena aurreratuenetan ile, azal eta lumei sendo heltzeko atzapar sendoetan amaitzen diren hankak.
Zertaz elikatzen dira? Nolakoa izan behar da haien habitat-a?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espeziearen arabera, zorrien elikagaia ostalariaren azala, lumak, gantz-glandulak edo odola izan daiteke. Esate baterako, gizakien buruko zorrien kasuan, odolaz elikatzen dira. Arkakusoen kasuan ez bezala, zorriak ostalarian egiten du bere bizi-ziklo osoa: bertan jaio, elikatu eta ugaltzen da. Ez du hegan edo jauzi egiteko gaitasunik eta bere mugitzeko gaitasuna mugatu xamarra da. Hala ere, ostalaritik ostalarira mugi daiteke, eta zenbait denbora biziraun dezake ostalaririk gabe, beste bat topatu arte.
Buruko zorriek hilabete inguru bizirauten dute (33-35 egun). Ugalketa gizakiaren buruan bakarrik gertatzen da (kanpoan ezin dira 24 ordu baino gehiago bizi elikagai eta tenperatura faltagatik).
Emeak 4-8 arrautza jartzen ditu egunean, 150-200 arrautza bere bizi-zikloan. Ilearen oinarriari itsasten dira bartzak eta zenbat eta urrunago egon errotik, orduan eta zaharragoak izango dira edo hilik egongo dira.
Zorriak giza ileari bakarrik egokitzen zaizkio, bere beharrak asetzeko baldintza egokiak dituztelako:
- Tenperatura
- Hezetasun egonkorra
- Aterpea izarra
- Elikagaia mugarik gabe eskuratzea
- Bikotea eskuratzea
- Ugaltzeko euskarria
- Harraparirik ez izatea.
Nolakoa da haien bizi-zikloa?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zorria intsektuaren bizi zikloak hiru fase ditu: arrautza, ninfa eta heldua.
- Arrautzak edo bartzak ile edo lumari itsatsirik izaten dira, eta txikiak badira ere normalki ikusteko modukoak izan ohi dira.
- Ninfak zorri heldugabeak dira. Helduen oso antzekoak dira, tamaina txikiagokoak izan arren. Elikadura ohitura berak dituzte baina oraindik ez dira ugaltzeko gai. Heldu bihurtzeko metamorfosia burutzen dute.
- Helduaroa da zorrien azken fasea. Fase honetan ugaltzeko gaitasuna dute. Emea handiagoa izan ohi da, arraultzak jartzen baititu.
Zenbat zorri mota daude?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zorriak 3.250 espezie ingurutan sailkatu daitezkeen intsektuak dira. Sailkapena, tradizioz, bi taldeetan banatu izan da, elikadurari dagokienez: zorri zurrupatzaileak eta zorri murtxikatzaileak.
Zorri murtxikatzaileak ostalariaren azalaz edota lumaz elikatzen dira.
Zorri zurrupatzaileak aldiz ostalariaren odola xurgatu egiten dute elikatzeko.
Buruko gizakien zorriak (Pediculus humanus capitis)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nola kutsatzen dira zorriak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norberaren garbitasunak ez du erlaziorik zorriak izatearekin. Ezin ditugu animalien zorriak hartu. Zorriek ez dute gaixotasunik transmititzen.
Buruko gizakien zorriak (Pediculus humanus capitis); pedikulosis izeneko gaixotasuna sortzen dute. Gainera, zorri horiek arrastaka mugitzen dira, ezin baitute jauzi egin edo hegan egin. Pertsonatik pertsonarako hurbileko kontaktuaren bidez kutsatzen da.
Oso gutxitan kutsatzen dira objektu pertsonalak partekatzean, hala nola kapelak edo ilerako eskuilak.
Zeintzuk dira zorriek eragiten dituzten sintomak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zorrien sintomen artean daude:
- Buruko kilima-sentsazioa.
- Azkura maiz izatea, ziztadekiko erreakzio alergiko batek eragiten duena.
- Lo egiteko arazoak, zorriak aktiboagoak baitira iluntasunean.
Nola jokatu behin zorriak dituzula?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zorriak eta haien arrautzak (bartzak) kentzeko, orrazi berezi bat erabiltzen da: "lendrera". Orrazi hauek oso arantza itxiak dituzte, eta horiekin ilea kontu handiz orrazten da, zorriak eta bartzak arrastaka eramateko. Gainera, zorriak hiltzen dituzten hainbat produktu erosi ahal daitezke, buruan eta ilean jartzen direnak.
Zenbat personek izan ohi dituzte zorriak urtero?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEBko pedikulosiaren urteko estimazioa 6-12 milioi kasukoa da. Espainian, eskola-populazioaren %5 eta %15 artean dago. Gehien kutsatzen direnak 5 eta 12 urte bitarteko haurrak dira. Ikus daitekeenez, oso ohikoa da bizitzan zehar behin baino gehiagotan pedikulosi kasuren bat pairatzea.
Nola prebenitu eta kontrolatu daitezke zorriak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedikulosiari aurre egiteko prebentzio-metodorik onena da hiru eta hamalau urte bitarteko haur eta nerabeek aldizka eskuz berrikustea eta zorrietarako orraziak (arruntak edo elektrikoak) erabiltzea.
Prebentzio kimikoari esker (esprai uxagarria), ingurune hurbilenean (eskola, etxea) infestazioa hautematen denean zorrien kutsadurari aurre egin ahal zaio.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kalkuluen arabera, ikasleen %15 inguru daude pedikulosiaren eraginpean.
- Izurrite txikiak sortu ohi dira, eskola hastearekin batera, txangoekin, udalekuetan...
- Zorriek edozein pertsonari eragin diezaiokete, eta eskola-adinean dauden haurrak dira arrisku gehien dutenak.
- Desberdintasun kulturalek edo sozioekonomikoek ez dute eraginik puzteko arriskuan, gizarte-klase guztiek jasan dezakete.
- Zorriek ez dute zikinkeriarekin zerikusirik.
Urrats hauek zorriak izatea eta pedikulosia sufritzea prebenitzen lagundu dezakete:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jolasterakoan eta etxean, eskolan eta beste toki batzuetan (kirol jarduerak, parkeak, pijama-jaiak, kanpalekuak) bestelako jarduerak egitean, ez ukitu burua adatsarekin.
- Ez partekatu txapelak, bufandak, berokiak, kirol-uniformeak, ilerako zintak edo brotxeak, izarak, arropa eta orraziak bezalako objektu edota jantziak.
- Ez partekatu orraziak, eskuilak edo eskuoihalak. Desinfektatu puztutako pertsona batek erabili dituen orraziak eta eskuilak, eta berotu ur berotan 5-10 minutuz.
- Ez dadila ohe, sofa, burko, alfonbra edo pelutxezko animaliarik hartu, infestatutako pertsona batekin kontaktuan egon badira.
- Garbitu garbigailuan puztutako pertsonak tratamendua egin aurreko 2 egunetan erabilitako oheko arropa eta gainerako jantziak; erabili ur beroa eta lehortzeko, aukeratu lehorgailuan tenperatura altua. Tindategira eraman daitezke, urarekin garbitzen ez diren arropa eta gaiak lehorrean garbitzeko, edo 2 astez zigilatutako plastikozko poltsa batean gorde.
- Pasatu xurgagailua lurrean eta altzarietan, batez ere pertsona infestatua eseri edo oheratu zenean. Hala ere, ez da denbora edo diru askorik erabili behar etxea garbitzeko; altzari edo arropa lekualdatu diren eta burutik askatu diren zorri edo bartzekin akabatzeko, alegia.
- Ez erabili intsektizidarik aerosolean edo neblinan; ez dira beharrezkoak buruko zorriak kontrolatzeko, eta toxikoak izan daitezke arnastuz gero edo azalak xurgatuz gero.
Zorriak eskolan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Parasitoa: Lakasta; Ostalaria: Txakurra
Transmisio-katea hausteko prebentzio-neurri orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaltzea, buruan jarritako arropa edo objektu pertsonalak truka ez ditzaten eta kutsatzeko arriskua duten gauzak ez hartzea.
- Irakasleek kontuan hartu behar dituzte objektu arriskutzuen trukea eragin dezaketen jarduerak edota jolasak.
- Ez utzi haurrei lozakuak, kuxinak, txanoak eta abar partekatzen kanpaldietan eta eskolako txangoetan.
- Familietan prebentziozko berrikuspena sustatzea, haurren higienearen beste ohitura bat bezala.
- Gurasoei, tutoreei eta hezitzaileei zuzendutako osasun-hezkuntza eta -kontzientziazioko kanpainak egitea.
Ikastetxe batzuetan adostutako neurriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irakasleek zorririk atzemanez gero, haurraren familiari jakinaraziko diote, tratamendua ahalik eta azkarren has dezan.
- Aurre neurri gisa, gainerako familiei jakinaraziko zaie ikasgelan zorriak daudela, beren seme-alaben buruak berrikus ditzaten eta, infestaziorik egotekotan, tratamendua has dezaten.
- Jakinarazpen hori berehala egin beharko da, idatzitako ohar baten bidez eta tratamendu-gida batekin batera.
- Tratamenduaren ondoren, segimendua egin behar da. Zaindu pedikulosiaren ondoriozko infestazioen sintoma guztiak guztiz desagertu direla, batzuetan azkura zorriak kendu ondoren ere egon daitekeelako.
Gehiago jakiteko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) «Guía práctica para la prevención y la eliminación de la pediculosis en la escuela» http://acise.cat/wp-content/uploads/2018/09/82500df8b5a596042204842ad468f852.pdf