Edukira joan

Txikipedia:Nerea Elustondo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nerea Elustondo Plazaola Legazpin jaio zen 1981eko irailaren 15ean, eta bertsolari eta irakaslea da. [1]

Nerea Elustondo Bertso Txapelketa Nagusian
Nerea Elustondo Bertso Txapelketa Nagusian

13 urterekin hasi zen bertsolaritzan Urretxuko bertso eskolan eta bere lehenengo bertso saioa Legazpiko ikastolan izan zen, 1994. urteko abenduaren 23an. Horrez gain, beste hainbat lorpen garrantzitsu lortu ditu bertsolaritzaren munduan, adibidez, 2001ean hartu zuen parte lehenengo aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusian eta bertan final erdietara iritsi zen eta baita ere 2013, 2017 eta 2022an. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan laugarren postuan sailkatu zen 2019. urtean. Emakumeen aldarrikapena askotan aipatu izan du bertsolaritzaren esparruan. 2001ean hartu zuen parte lehenengo aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusian.[2]

Nereak bertsolaritzari esker hainbat sari lortu zituen 2000 eta 2002 urte bitartean.

2000an Argi Berri saria, eta eskolarteko zikloa bukatu zuenean, zenbait gazte sariketa ere irabazi zituen; Osinalde saria, Xenpelar saria eta Berritxu saria, eta 2002an Abra saria.

Pare bat aldiz Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen eta Euskal Herriko Txapelketan finalista izan da hainbat aldiz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Nerea Elustondo - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. a b Nerea Elustondo. 2023-02-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).