Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
EH Eskolartekoa Saran.jpg
2018ko Eskolartekoa Saran (Iturria: erran.eus)
Antolatzailea Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia 1989
Azken txapelduna Irati Alcantarilla (2019)
Irati Alcantarilla Euskal Herriko Eskolarteko 2019ko txapelduna. Iturria: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Irati Alcantarilla Euskal Herriko Eskolarteko 2019ko txapelduna. Iturria: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea[1]
2019ko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Saran. Iturria: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
2019ko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Saran. Iturria: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea[2]

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 1989tik aurrera jokatzen den gazte mailako bertsolari txapelketa da, Bertsozale Elkarteak, bertso-eskolak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dute. Aurrez izan ziren hainbat txapelketa ez ofizial, berez 1989koan Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolarien IX. Txapelketa zioen pankarta bat zegoen. Hala ere, 1989koa hartzen da lehenengo ofizialtzat[3]. Izan ere, aurreko eskolartekoetan ez ziren Euskal Herri osoko bertsolari gazteak biltzen[4].

Egitura eta Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989. urteko lehenengo edizioan soilik Bizkaiko eta Gipuzkoako bertsolariak aritu ziren, hala ere, hurrengo edizioetan nabaritzen hasi zen gainerako eskualdeen parte hartzea.

Urteak pasa ahala txapelketaren antolaketa finkatuz joan da gaur egungo egitura izan arte. Egun, probintzia bakoitzeko eskolarteko txapelketetatik, hau da, Arabako Eskolartekotik, Bizkaiko Eskolartekotik, Gipuzkoako Eskolartekotik, Iparraldeko Eskolartekotik eta Nafarroako Eskolartekotik, sailkatzen dira gazteak final nagusira eta bertan jokatzen da Euskal Herriko Eskolarteko txapela.

2012 artean adinaren araberako bi multzo zeuden eta bakoitzeko irabazleak txapela jantzi zuen. 2013an txikien mailan taldeka jokatu zen eta 2014tik aurrera gazte mailakoa baino ez da jokatzen.


Parekidetasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolarteko Txapelketan emakume eta gizonen arteko orekari erreparatuz gero, honako datuak ikus ditzakegu:

Emakumeak Gizonak
Lehen txapelduna 1990. urtean 1989. urtean
Txapeldun eta txapeldun orde kopurua 43 63
Txapeldun eta txapeldun ordeen ehunekoa % 40,56 % 59,43
Txapeldun kopurua 25 32
Txapeldunen ehunekoa % 43,85 % 56,14
Txapendun orde kopurua 18 31
Txapeldun ordeen ehunekoa % 36,73 % 63,26

*Kopuruaren zenbaketan txapeldunak edo txapeldun ordeen izenak txapelketa bakoitzean zenbatu dira. Hau da, Maialen Lujanbioren kasuan adibidez hirutan izan denez txapeldun hirutan zenbatua izan da.


Adierazgarria da baita ere, txapeldun guztiak gizonak lehen aldiz 1989. urtean izan zirela eta gerora 1997an, 1999an, 2000an, 2015ean, 2016an eta 2018an ere guztiak gizonak izan zirela. Emakumeen kasuan aldiz 2008an izan ziren txapeldun denak emakumeak lehen aldiz eta behin soilik gertatu izan da historian.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Datu batzuk falta dira.
Urtea Edizioa Finala Gazte maila

Irabazleak

Gazte maila

Parte hartzaileak

Txikien maila

Irabazleak

Txikien maila

Parte hartzaileak

1989[5] I. edizioa Donostia
  1. Jon Maia
  2. Joxe Munduate
?
  1. Unai Agirre
  2. Igor Elortza
?
1990[6] II. edizioa Gernika ? ? 1. Maialen Lujanbio
2. Igor Elortza
?
1991 III. edizioa Gernika 1. Unai Iturriaga
2. ?
? 1. Maialen Lujanbio
2. Igor Elortza
?
1992 IV. edizioa ? 1. Unai Iturriaga
2. ?
? 1. Maialen Lujanbio
2. Iratxe Ibarra
?
1993 V. edizioa Lesaka 1. Igor Elortza
2.
? ? ?
1994[7] VI. edizioa Hendaia 1. Xabier Silveira
2. Maialen Lujanbio
Xabier Silveira (Naf. Garaia), Maialen Lujanbio (Gip.), Oihane Perea (Ara.), Beñat Gaztelurrutia (Bizk.), Leire Bilbao (Bizk.), Ainhoa Agirreazaldegi (Gip.), Nagore Fernandez (Ip.) eta Xabier Legarreta (Ip.). 1. Ekaitz Goikoetxea

2. Fredi Paia

Ekaitz Goikoetxea, Fredi Paia (Bizk.), Esti Muniozguren (Bizk.), Amets Arzallus (Ip.) eta Ekhiñe Etxepeteleku (Naf. Garaia).
1995 VII. edizioa Gasteiz 1. Ainhoa Agirreazaldegi
2. ?
? 1. Jon Martin
2. Fredi Paia
?
1996 VIII edizioa Mungia 1. Leire Bilbao
2. ?
? 1. Amets Arzallus
2. ?
?
1997 IX. edizioa Mungia 1. Amets Arzallus
2. Xabi Paya
? 1. Ekaitz Goikoetxea
2. Joseba Gojenola
?
1998[8] X. edizioa Mungia 1. Ekaitz Goikoetxea

2. Nerea Elustondo

Ekaitz Goikoetxea (Gipuz.), Nerea Elustondo (Gipuz.), Xabier Terreros (Naf. Garaia), Amets Arzallus (Lap.), Etxahun Lekue (Bizk.), Anertz Muniategi (Bizk.) eta Julen Zelaieta (Naf. Garaia.) 1. Ander Lizarralde

2. Miren Artetxe

Ander Lizarralde (Gipuz.), Miren Artetxe (Lap.), Xumai Murua (Lap.), Asier Bidaburu (Bizk.), Jon Rementeria (Bizk.) eta Aitzol Munduate (Gipuz.).
1999[9] XI. edizioa Mungia 1. Fredi Paia
2. Sustrai Colina
Fredi Paia (Bizk.), Sustrai Colina (Lap.), Olatz Perea (Ara.), Iñigo Izagirre (Gip.), Erika Lagoma (Naf. Garaia), Irati Anda (Ara.), Iñaki Gurrutxaga (Gip.), Igor Muniategi (Bizk.), Amets Arzallus (Lap.) eta Xabier Terreros (Naf. Garaia). 1. Beñat Gaztelumendi
2. Aitzol Munduate
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Aitzol Munduate (Gipuz.), Xabat Galletebeitia (Bizk.), Miren Artetxe (Gipuz.), Maialen Monte (Ara.), Xumai Murua (Lap.), Mikel Goiriena (Bizk.) eta Amaia Jauregizar (Bizk.).
2000[10] XII. edizioa Mungia 1. Sustrai Colina
2. Igor Muniategi
Sustrai Colina (Lap.), Igor Muniategi (Bizk.), Eneritz Zabaleta (Lap.), Joseba Otaegi (Gipuz.), Mikel Azpiroz (Naf. Garaia), Maiteder Sasieta (Ara.), Xabi Paia (Bizk.), Manex Agirre (Ara.), Iban Urdangarin (Gipuz.) eta Eneko Laskoz (Naf. Garaia). 1. Beñat Gaztelumendi
2. Aitzol Munduate
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Aitzol Munduate (Gipuz.), Patxi Iriart (Lap.), Maindi Murua (Lap.), Ander Elortegi (Bizk.), Mizel Mateo (Naf. Beherea), Amaia Uribe (Bizk.) eta Egoitz Telletxea (Naf. Garaia).
2001[11] XIII. edizioa Mungia 1. Egoitz Eizagirre
2. Oihana Bartra
? 1. Beñat Gaztelumendi
2. Hodei Iruretagoiena
?
2002[12] XIV. edizioa Mungia 1. Beñat Gaztelumendi
2. Miren Artetxe
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Miren Artetxe (Gipuz.), Oihana Bartra (Bizk.), Eneritz Zabaleta (Lap.), Mikel Azpiroz (Naf. Garaia), Ander Lizarralde, Iñaki Viñaspre (Ara.), Jon Elizetxe (Naf. Garaia) eta Jon Rementeria. 1. Unai Gaztelumendi

2. Hodei Iruretagoiena

Unai Gaztelumendi (Gipuzz.), Hodei Iruretagoiena, Maialen Berasategi, Aitor Zubiri, Miren Amuriza (Bizk.), Mizel Mateo (Naf. Beherea), Maddalen Arzallus (Lap.), Maindi Murua (Lap.), Eñaut Uruburu eta Garazi Taberna (Naf. Garaia).
2003[13] XV. edizioa Mungia 1. Beñat Gaztelumendi
2. Alaia Martin
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Alaia Martin, Ane Zelaia, Iker Agirre, Jon Agirre, Josu Martinez, Julio Soto, Miren Artetxe (Gipuz.), Mizel Mateo, Oier Lakuntza eta Xumai Murua. 1. Hodei Iruretagoiena
2. Xumai Murua
Hodei Iruretagoiena, Alazne Untxalo (Naf. Garaia), Eñaut Uraburu, Garazi Taberna (Naf. Garaia), Maialen Berasategi, Maialen Velarde, Maite Celestino eta Miren Amuriza.
2004[14] XVI. edizioa Mungia 1. Beñat Gaztelumendi
2. Alaia Martin
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Alaia Martin, Julio Soto (Naf. Garaia), Patxi Iriart, Mizel Mateo, Gillen Hiribarren, Izar Mendiguren, Garazi Taberna (Naf. Garaia), Iker Agirre, Josu Martinez eta Jon Agirre. 1. Maddalen Arzallus
2. Jone Uria
Maddalen Arzallus, Jone Uria, Mattin Luku, Kristiñe Txoperena, Asier Azpiroz, Mikel Olaizola, Bixente Luku, Garazi Dorronsoro, Maialen Huizi, Aitor Beitia, Unai Artieda eta Markel Arriolabengoa.
2005[15] XVII. edizioa Altsasu 1. Maddalen Arzallus
2. Julio Soto
Maddalen Arzallus, Julio Soto (Naf. Garaia), Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Izar Mendiguren, Hodei Lopez de Arkaute, Itsaso Paia, Miren Amuriza, Unai Gaztelumendi, Patxi Iriart, Mizel Mateo eta Xabier Salbador. 1. Mattin Luku
2. Mikel Olaizola
Mattin Luku, Mikel Olaizola, Amaia Iturrioz, Bixente Luku, Irati Erkizia, Josu Sanjurjo, Ioar Tainta, Mikel Serrato, Txomin Elosegi, Xabi Igoa (Ara.), Xabier Iturraspe eta Ximun Cazaubon.
2006[16][17] XVIII. edizioa Altsasu 1. Arrate Illaro
2. Miren Amuriza
Arrate Illaro, Miren Amuriza (Bizk.), Oier Aizpurua, Hodei Iruretagoiena, Patxi Iriart (Lap.), Mizel Mateo, Alazne Untxalo (Naf. Garaia), Aitor Arangoa eta Maddalen Arzallus. 1. Txomin Elosegi
2. Ane Labaka
Txomin Elosegi, Ane Labaka (Gipuz.), Nerea Ibarzabal (Bizk.), Imanol Uria, Amaia Iturrioz, Ximun Cazaubon, Mattin Luku, Bixente Luku, Josu Sanjurjo, Ioar Tainta, Gillen Negeloua eta Johaiñe Sarraillet.
2007[18] XIX. edizioa Altsasu 1. Maddalen Arzallus
2. Kristiñe Txoperena
Maddalen Arzallus (Lap.), Kristiñe Txoperena (Naf. Garaia), Jone Uria (Bizk.), Mattin Luku, Miren Amuriza (Bizk.), Alazne Untxalo (Naf. Garaia), Bixente Luku, Iker Gorrosterrazu (Naf. Garaia), Mikel Olaizola, Hodei Iruretagoiena, Ander Sorozabal eta Ekaitz Samaniego. 1. Amaia Iturriotz
2. Imanol Irazustabarrena
Amaia Iturriotz, Imanol Irazustabarrena, Guillermo Vegas, Elyem Chej, Nerea Ibarzabal (Bizk.), Elene Lejarzegi, Ortzi Murua, Paxkal Iriart, Josu Sanjurjo, Irati Majuelo (Naf. Garaia), Eñaut Zaldunbide, Mikel Cherbero, Gillen Negeloua eta Johaiñe Sarraillet.
2008[19] XX. edizioa Altsasu 1. Miren Amuriza
2. Jone Uria
? 1. Miren Akizu
2. Maddi Ane Txoperena
?
2009[20] XXI. edizioa Altsasu 1. Ane Iturriotz
2. Ane Labaka
? 1. Ortzi Murua
2. Mikel Iturriotz
?
2010[21] XXII. edizioa Agurain 1. Maiana Irigoien
2. Amaia Iturriotz
? 1. Maialen Akizu
2. Aitor Bizkarra
?
2011[22] XXIII. edizioa Agurain 1. Maddi Ane Txoperena
2. Maddi Sarasua
? 1. Txaber Altube
2. ?
?
2012[23] XXIV. edizioa Agurain 1. Maddi Sarasua
2. Gema Urteaga
? 1. Paul Iruretagoiena
2. Txaber Altube
?
2013[24] XXV. edizioa Orio 1. Gema Urteaga
2. Mikel Iturriotz
? 1. Zarautzko taldea

(Ione Makazaga, Ane Peñagarikano, Irati Tolosa, Libe Goenaga)
2. Leitzako taldea

(Xabat Illarregi, Oiher Altzelai, Joanes Illarregi)

?
2014[25] XXVI. edizioa Orio 1. Maider Arregi
2. Aitor Servier
Maider Arregi, Aitor Servier, Aitor Bizkarra, Asier Galarza, Ibai Capot, Iñigo Ibañez, Maddalen Arrausi, Maddalen Lopez, Mikel Lasarte, Nahia Sasco eta Peru Abarrategi. Ez zen egon
2015[26] XXVII. edizioa Orio 1. Paul Iruretagoiena
2. Aitor Servier
Paul Iruretagoiena, Aitor Servier, Iñigo Ibañez, Lurdes Ondaro, Manex Mailharin, Nahia Sasco, Paul Iruretagoiena, Peru Amorrortu eta Txaber Altube.
2016[27] XXVIII. edizioa Ereñotzu 1. Txaber Altube
2. Beñat Mujika
Txaber Altube, Beñat Mujika, Aizpea Garmendia, Aroa Arrizubieta, Elizabet Etxandi, Joanes Illarregi (Nafarroa Garaia), Kerman Diaz, Nahia Sasco, Oier Urreizti, Peru Amorrortu, Unai Mendiburu eta Xabat Illarregi (Nafarroa Garaia).
2017[28] XXIX. edizioa Sara 1. Aroa Arrizubieta
2. Joanes Illarregi
Aroa Arrizubieta, Joanes Illarregi (Nafarroa Garaia), Aitor Ugarte, Beñat Bilbao, Elixabet Etxandi, Haritz Capot, Irati Alcantarilla, Iruri Altzerreka, Jokin Irastorza, Julene Etxeberri, Oier Urreizti, Oihana Arana eta Xabat Illarregi (Nafarroa Garaia).
2018[29] XXX. edizioa Sara 1. Gorka Pagonabarraga
2. Aner Peritz
?
2019[30] XXXI. edizioa Sara 1. Irati Alcantarilla Urdanpilleta
2. Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
Aroa Arrizubieta (Araba), Aitor Ugarte Eriz (Araba), Baxenabarretik, Ekhi Perrier (Baxenabarra), Unai Harluxet (Baxenabarra), Maite Sarasola Isazelaia (Bizkaia), Bittor Altube Sarrionandia (Bizkaia), Aitor Tatiegi Loidi (Gipuzkoa), Aner Peritz Manterola "Euzkitze" (Gipuzkoa), Naia Etxeberri Larzabal (Lapurdi), Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Lapurdi), Xabat Illarregi Marzol (Nafarroa Garaia), Ekhiñe Zapiain Arlegi (Nafarroa Garaia) eta Leire Casamajou (Zuberoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bertsozale Elkartea» www.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-13.
  2. «Bertsozale Elkartea» www.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-13.
  3. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario «Lehen urtean, 1989an, Unai Agirre eta Jon Maia nagusitu ziren» diariovasco.com . Noiz kontsultatua: 2017-06-14.
  4. (Ingelesez) Berria.eus «Berriak jaio ginen» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  5. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1. 1989. Donostia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  6. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (2. 1990. Gernika) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  7. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (1995) Bapatean 1994 Euskal Herriko Bertsolari Elkartea 20. or. ISBN 84-89289-06-0.
  8. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (1999) Bapatean 1998 Elkarlanean S.L. 28-29. or. ISBN 84-8928-316-8.
  9. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (2000) Bapatean 1999 Lanku Bertso Zerbitzuak 31. or. ISBN 84-8928-319-2.
  10. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (2001) Bapatean 2000 Lanku Bertso Zerbitzuak 31. or. ISBN 84-8928-322-2.
  11. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (13. 2001. Mungia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  12. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (2003) Bapatean 2002 Lanku Bertso Zerbitzuak 32 or. ISBN 84-9783-023-7.
  13. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (2004) Bapatean 2003 Lanku Bertso Zerbitzuak 41-42 or. ISBN 84-9783-149-7.
  14. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (16. 2004. Mungia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  15. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (2006) Bapatean 2005 Lanku Bertso Zerbitzuak 34 or. ISBN 84-935192-1-9.
  16. «Txomin Elosegik eta Arrate Illarok jantzi dituzte eskolarteko txapelak» Argia . Noiz kontsultatua: 2017-06-14.
  17. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (2007) Bapatean 2006 Lanku Bertso Zerbitzuak 34-35 or. ISBN 978-84-935192-6-1.
  18. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (2008) Bapatean 2007 Lanku Bertso Zerbitzuak 35 or. ISBN 978-84-936159-3-2.
  19. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (20. 2008. Altsasu) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  20. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (21. 2009. Altsasu) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  21. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (22. 2010. Agurain) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  22. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (23. 2011. Agurain) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  23. S.L., Infotres Maddi Sarasua eta Paul Iruretagoiena Eskolarteko txapeldunak . Noiz kontsultatua: 2017-06-14.
  24. Erredakzioa «Gemma Urteaga bertsolaria nagusitu da Eskolartekoan» Berria . Noiz kontsultatua: 2017-06-14.
  25. S.L., Infotres Maider Arregi oñatiarra txapeldun, aspaldiko Eskolarteko jendetsuenean . Noiz kontsultatua: 2017-06-14.
  26. Paul Iruretagoiena nagusi, Eskolarteko finalean | Ikastolen Elkartea . Noiz kontsultatua: 2017-06-14.
  27. S.L., Infotres Txaber Altube eskolarteko txapeldun . Noiz kontsultatua: 2017-06-14.
  28. Aroa Arrizubieta, Eskolarteko Bertsolari Txapelketako irabazle | Ikastolen Elkartea . Noiz kontsultatua: 2017-06-14.
  29. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (30. 2018. Sara) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  30. Uranga, Amagoia Gurrutxaga «Irati Alcantarilla, Euskal Herriko Eskolarteko txapeldun» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-06-09.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]