Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Norvegiera


Norvegiako mapa. Gorriz Bokmål erabiltzen dutenak eta urdinez Nynorsk hitz egiten dutenak.
   Ba al dakizu   
Ameriketako Estatu Batuen erdialdeko estatu batzuetan norvegiera hitz egiten da, Norvegiatik hara emigraturiko pertsonen kopurua handia delako.

Norvegiera Norvegian hitz egiten den hizkuntza da. Norvegieraz Norsk esaten diote eta 5 milioi pertsona inguru mintzatzen dira norvegieraz. Eskandinaviar hizkuntzak direnez, norvegiera, suediera, daniera eta islandiera oso antzekoak dira.

Ezaugarriak eta historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza germanikoen taldekoa da, ingelesa, alemana edo nederlandera bezala. Bikingoek Runikoan hitz egiten zuten eta hizkuntza aldatuz joan egin da gaur egun ezagutzen dugun bezala arte. Norvegian, batez ere, 2 dialekto daude (Euskal Herrian euskara batua eta gipuzkera bezala), Bokmål eta Nynorsk. Norvegian, biztanleriaren %86,3 inguru hitz egiten dute Bokmål, %7,5 Nynorsk eta gainerako %5,5 biak hitz egiten dute.

Norvegiako alfabetoa 29 letra ditu: A, B, C, D, E, F, G, H, I, J, K, L, M, N, O, P, Q, R, S, T, U, V, X, Y, Z, Ø, Æ, Å eta 9 bokal: A, E, I, O, U, Y, Ø, Æ, Å. Bokmålera, gehiengoak erabiltzen dute eta danieraz erabiltzen diren arau berdinak ditu. Azkenik, Nynorskera, arautegi berria eta ezberdina erabiltzen dute.

Entzun nahi norvegiera pixka bat?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldameneko taulatxoan klik eginez, norvegiera pixka bat entzun ahalko duzu:

   Entzun!

Nola esaten da?
én/éi/ett (bokmåla), éin/éi/eitt (nynorska)
to
tre
fire
fem
seks
sju, syv
åtte
ni
ti
hundre
(ett) tusen

Esaldi erabilgarriak

[aldatu iturburu kodea]
Kaixo!: God dag
Zer moduz?: Hvordan har du det?
Ondo, eskerrik asko: Jo takk, bare bra
Nola duzu izena?: Hva heter du? (bokmåla), Kva heiter du? (bynorska)
Mesedez: Vær så snill
Bai: Ja
Ez: Nei
Aio: Ha det bra
Egun on: God morgen
Arratsalde on: God ettermiddag
Gabon: God kveld
Gero arte: Vi sees senere
Maite zaitut: Jeg elsker deg (bokmåla), Eg elskar deg (nynorska)