Wikipedia, Entziklopedia askea
Holoturia bat esperma askatzen.

Obuliparoak animalia obiparo edo errule mota bat dira, hau da, arrautzen bitartez ugaltzen direnak, baina arrautzaren ernalketa eta enbrioi-garapena amaren gorputzetik kanpo gauzatzen da, ez barruan. Talde honetan arrainak dira nagusi.

Honako hau da obuliparoen ugaltze-prozesua:

  • Emeak obuluak kanporatu eta ezkutuan uzten ditu, harraparirik iristen ez den lekuetan.
  • Arrak obulu horiek nabaritu eta ernaltzen ditu; une horretan arrautza-zelula sortzen da, baina oskolik gabe.
  • Ondoren arrautza hori bere kabuz garatzen da, hau da, emearen eta arraren laguntzarik gabe. Horrek arriskuan jartzen ditu arrautza ugari, eta harrapariek kume-kopurua murriztu dezakete.

Askotan nahasten ditugu obuliparoak errule edo obiparoekin (kanpoko enbrioi-garapena eta barne- edo kanpo-ernalketa duten animaliak), bibiparoekin (enbrioi-garapena amaren gorputzaren barruan duten animaliak) edo obobibiparoekin (enbrioi-garapenaren amaierara arte amaren gorputzaren barruan dauden arrautzetan garatzen diren animaliak).

Zein animalia dira obuliparoak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen obuliparo ezagunenetako batzuk:

  • Igelak: emeek arrautzak kanporatzen dituzte gelatina moduko likido batean, orduan arrak arrautzak ernaldu eta aste batzuk igaro ondoren kumeak jaiotzen dira.
  • Txirlak: emeek milioika arrautza uzten dituzte itsasoan; geroago, horietatik larbak ateratzen dira eta azalera sendo batean itsasten dira ernalduak izan daitezen.
  • Itsas trikuak: emeek itsasaldietatik babestuta dauden lekuetan uzten dituzte arrautzak, eta ondoren, arrak hurbiltzen dira horiek ernaltzeko.