Txikipedia:Oskorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Oskorri euskarazko folk musika talde bat izan zen, 1971n sortua eta 2015eko azaroaren 22an desegina. Euskal Herrian jardunean urte gehien eman zuen taldea izan zen.
Hasiera zailak izan zituen: oztopo izan ziren, alde batetik, frankismoak letrei ezarritako debekua; eta, bestetik, ETAk Oskorriren aurka egindako atentatu saioak eta, batez ere, Oskorriri espainolista izatea leporatzen zioten sektore abertzale batzuen jarduna. Aurrera egin zuten, ordea, eta Euskal Herriko talde garrantzitsuenetakoa izatera iritsi ziren, hainbat belaunaldirentzako erreferentzia ere. 40 urtetik gorako ibilbide luze horretan, hainbat kide eta kolaborazio izan zituen taldeak, baina beti Oskorriko kide izan ziren Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinez (lehena hasiera-hasieratik, beste biak gerotxoagotik). 2015eko ekainean, taldea desegin egingo zela iragarri zuten, irailetik azarora bitartean agurreko zazpi kontzertu eman eta gero.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008n, Bilboko Musika Bandarekin emandako kontzertuaren ondoren.
  1. Gabriel Arestiren oroimenez (1976).
  2. Mosen Bernat Etxepare 1545 (1977).
  3. Oskorri (1979).
  4. Plazarik plaza (1980).
  5. {{txp|Natxo de Felipe... eta Oskorri sortu zen]] (1981).
  6. Adio Kattalina (1982).
  7. Alemanian euskaraz (1984).
  8. Hau hermosurie (1984).
  9. In fraganti (1986).
  10. Hamabost urte eta gero hau (1987).
  11. Datorrena datorrela (1989).
  12. Hi ere dantzari (1991).
  13. Badok 13 (1992).
  14. Katuen testamentua (1993).
  15. Landalan (1995).
  16. 25 kantu-urte (Zuzenean, 1996).
  17. Marijane kanta zan! (1997).
  18. Ura (2000).
  19. {{txp|Vizcayatik... Bizkaiara]] (2001).
  20. Desertore (2003).
  21. Ekidazu (2003).
  22. Doktor Do Re Mi eta Benedizebra (2005).
  23. Doktor Do Re Mi Euskal Herrian (2006).
  24. Banda band (2007).
  25. Dantza kontra dantza (2011).
Pub Ibiltaria

Entzuleen laguntzaz zuzenean San Tomas egunean grabatutako diskoak. Hamahiru ale atera zituzten guztira serie horretan, 1996tik 2008ra.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]