Wikipedia, Entziklopedia askea


Piriniotar uhandrea, anfibio bat da. Pirinioetako ibai eta lakuetan bizi da, eta Euskal Herrian ere aurki daiteke. Klima hotzak bilatzen dituen espeziea da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piriniotar uhandrea

Burua zapaldua eta lau hanka motz dituen animalia da. Bere buztanaren luzera gorputzarena baino motzagoa da, eta ez da inoiz ere ez punta formarekin amaitzen, forma biribilduagoa dauka. Gorputzaren alde bakoitzean hiru adar brankial ditu, eta kolore grisa izan ohi dute. Animalia honek metamorfosia jasaten du, beraz, larba izateari usten dio, eta garatu egiten da helduaroan.

Heldua egiten denean, adar brankial horiek murriztu egiten dira, eta azala zimurrez bete egiten da. Burua zabala baino luzeagoa dauka, eta oso zapaldua. Arrek emeek baino buru zabalagoa dute. Espezie honen gorputza ia zilindrikoa dela esan genezake.

Non aurki dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berdez koloreztatutako zonaldean bizi da piriniotar uhandrea.

Piriniotar uhandre hau, Pirinioko mendietan aurkitu dezakegu, hala nola, Euskal Pirinioan, Zuberoa eta Nafarroa arteko mugetan, eta muga horren inguruko erreketan. Espezie hau oso berezia da bere banaketa Pirioniotako eremuetako mendietara mugatzen delako. Hau da, eremu honetan soilik aurkitu daiteke eta horregatik berau eta bere habitata zaintzea oso garrantzitsua da.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piriniotar uhandrea espezie bereziki urtarra da, eta hainbat ingurunetan aurkitu badaiteke ere, bere berezko habitata erdi- edo goi-mendiko ur-lasterrak dira, eta bere habitat sekundarioak goi-mendiko lakuak dira, erdi- eta behe-mendiko erreka eta ur-lasterrak. Uhandreak leku honetan aurki dezakeen tenperatura egokiena da berarentzat, hori dela eta, ez da lekuz asko aldatzen.


Ur-lasterretan, banako helduak, harrien azpian edo ur-jauzi txikietan pilatzen diren landare-hondarren artean egoten dira. Espezie hau bizi den ibaia hazten bada uhandrea ur hertzera hurbilduko da. Beharrezkoa bada ere, uretatik irtengo da, babes sentitzeko.

Uhandreak helduak izan baino lehen larbak dira eta hauek korronte baxueneko gunetan egoten dira, harrien babesean. Behin metamorfosia burututa, ura eta lurraren artean bizi dira, eta gutxira lehorrerako pausoa ematen dute. Azpi-helduak gehien bat uretan bizi dira eta heldutasun-sexualera iristean uretara itzultzen dira berriro.

      Ikusi!


Piriniotar uhandrea uretan

   Ba al dakizu   

Bizitza luzeko animalia dugu piriniotar uhandrea, 20-26 urte inguru bizi daiteke.

Zenbat eta emea handiagoa izan, gero eta arrautz gehiago jarri ahalko ditu.






Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie intsektiboroa da, hau da, intsektuak jaten ditu. Uretako fauna nahiago du, lehorrekoa baino. Hala ere, elikadurari dagokionez gauza asko jan ditzake piriniotar uhandreak. Ornodun urtar txikiak ere jan ditzake .

Nola bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uraren tenperatura oso baxua denean (5-6 °C ingurukoa), uretatik irteten da eta inaktibatu egiten da. Udan, bero handia egiten duenean, eta urak 16 °C-ko tenperatura hartzen duenean, inaktibatu egiten da ere. Esan genezake animaliak ez duela hotz eta bero handirik jasaten. Egunsentian eta gauean mugitu ohi da, baina izan daiteke egunean zehar esna egotea ere.

Urtean zehar ez du bizitokia asko aldatzen, eta bere espezie bereko banakoekin egotea ez zaio axola.

Espezieak hautemateko usaimena eta ikusmena erabiltzen dute.

Zein da bere bizi zikloa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhandre Piriniotar hauen ugalketa sexuala arra eta emea parte hartu behar dute. Emeak 15-67 arteko arrautz kopurua jartzen du. Arrautzak ur-korronte gutxiko lekutan jartzen dituzte, sakontasun txikian, harrien artean edo azpian, eta 12 °C inguruko uretan. Arrautzak apurtzerakoan larba jaiotzen da eta heldutasunera ailegatu arte ez da uhandre bihurtzen.