Txikipedia:Posidonia oceanica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Posdionia ozeanika: ur-azpiko landarea

Posidonia oceanica ur-azpiko landare bat da, Mediterraneoan oso ezaguna dena. Lurrean aurki daitezken landareen antzekoa da. Hurrengo atalak ditu: hostoak, sustraiak eta zurtoina dauzka.

Udazkenean loratu egiten da eta udaberrian flotatzen duten fruituak izaten ditu eta itsas oliba esaten zaie. Itsasoaren sakonean aurki daiteken hondo mugikor edo hareatsu batean hazten da. Ekologiarako oso garrantzitsuak diren itsaspeko belardiak eratzen ditu. Gainera, lan nabarmena egiten du, higaduraren kostaldean.

Posidoniaren belardietan, elikagaiak eta babesa aurkitzen dituzte animaliek eta begetalek. Itsasoko uren adieratzaile bikainak bezala hartzen dira. Hau da, itsasoko ura ondo dagoen edo ez.

Eskerrak Posidonia ozeanikak abisatzen gaituen!

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zer nolako forma dauka landare honek?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Posidonia ozeanikaren hostoak

Posidonia ozeanikoak sustraiak ditu eta substratua inguratzen dute. Errizomak eta hostoak bandetan dituzte.

Errizomak, zentimetro batekoak izaten dira. Horizontalki hazten dira eta horiei "plagiotropikoak" esaten zaie. Hauek landarea substratuan ainguratzen dute, enbeetan 15 cm arteko luzera duten sustrai lignifikatuak (landareen zelulen hazkunde-aldiaren amaierako berezko prozesua) daudelako. Bertikalki hazten direnei "ortotropikoak" deitzen zaie. Hauei, altuera handituz, sedimentazioa lignifikatuak dute etengabeko sedimentazioaren (prozesu natural honen bidez, ura baino pisutsuagoak diren partikulak, grabitatearen eraginez mugitzen dira) ondorioz.

Landare hauen bi garapen motak "mateak" eratzen dituzte, errizoma-geruzak, sustraiak eta sedimentuak elkarri lotuz osatutako terrazetan.

Hostoek 1,5m-ko altuera eta 1cm-ko lodiera izaten dute. Hostoaren amaiera forma biribila du, baina uraren indarrarekin apurtu daitezke.

Hostoak errizoma "ortotropikoetatik" sortzen dira. Berde distiratsuak izaten dira, baina denborarekin marroi bihurtzen dira. Metro eta erdiko luzera har dezakete, zentimetro bateko zabalera eta 13 eta 17 zain paralelo dituzte. Muturrak biribilduak eta lodiak dira, olatuen eta korronteen mugimenduei aurre egiteko.

Hostoak 6 edo 7-ko multzoetan eratzen dira. Kanpoan zaharrenak eta barruan gazteenak.

Hosto helduak: fotosintetikoki ijeztutako hostoak dituzte, eta hostoaren ertzetik bereizitako oinarri batean, ligula ahur bat.

Bitarteko hostoak: ez dute oinarririk.

Hosto gazteak: gehienek 50 mm baino gutxiago neurtzen dute.

Udazkenean kanpoaldean dauden hosto zaharrak jauzi egiten dira eta neguan hosto berriak jaiotzen dira erdian.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreak eta fruituak ekoizten direnean gertatzen ugalketa. Loreak hermafroditak dira, hau da, arraren eta emearen funtzioa betetzen dute. Ernalketa gertatu denetik sei hilabete pasa ondoren, fruitua sortzen da. Fruituak barruan hazia dauka eta haziari itsasoko oliba deitzen zaio.

Hasteko, fruituak landare berri bat hazteko baliabide onak aurkitzen ditu, hau da, hondotasuna, lur emankorra... Ondoren, kanpoko azala usteltzen da eta hazia kanpoaldera ateratzen da. Ondorioz, landare berri bat ateratzen da.

Metodo honi esker, Posidonia ozeanikoen landare berriak beste leku batzuetara heltzen dira. Espeziearen bilakaera ere lortzen da.

Landare honek ere ugalketa asexuala egin dezake, estoloien bidez. Estoloia landarearen zati bat da. Landareak estoloia galtzen du eta beste landare berri bat sortzen da estoloiaren bidez.

Non aurkitu daitezke?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

itsas mediterraneoa

Landare hau soilik mediterraneo itsasoan aurkitzen da. Oso elementu garrantzitsua da kostaldeko ekosisteman, izan ere, ura oxigenatzen laguntzen du, arrain, molusku eta krustazeoetarako erreserba gisa balio du, babesteko eta jateko lekuak baitira.

Posidonia ozeanikoek itsaspeko belardiak eratzen ditu itsasertzeko hondoetan, gainazaletik 35-40 metrora bitarteko sakoneran. Salbuespen gisa, oso ur gardenetako eremuetan, ehun metro inguruko sakoneretara iristen da. Belardi hauek garrantzi ekologiko handiko urpeko ekosistema bat dira, eta fauna eta flora mota ugari jar daitezke bertan.

Heterogeneotasuna dela eta, gazteak itsasertzeko arrain-espezie askotatik hazteko edo babesteko erabiltzen da, eta, gainera, belardi horiek urpeko itsasertzaren ingurumen-kalitatearen adierazle bikainak dira, baita hondartzak higiduraren kontrako babesleak.

Eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas fanerogama guztiek bezala, Posidonia ozeanika marearteko eremuan bizi ziren angiospermen bilakaera izan zuen, lurraren eta itsasoaren arteko mugan, eta, beraz, uretan murgiltzeko aldi laburrak jasan zitzaketen. Polinizazioa anemofilotik hidrofilora igaro zenean, landareek lur irmoa erabat utzi zuten. Posidoniako lehen fosilak (Posidonia kretazea) Kretazeoan daude, duela 120 milioi urte inguru, eta Eozenoan, duela 30 milioi urte, Pozidonia parisiensis agertu zen. Mesinienseko gatz-krisiak, duela sei milioi urte inguru Mediterraneoan gertatu zenak, posidonian aldakortasun genetikoa murriztea eragin zuen. Lehen, gazitasun handiko baldintza lokaletan bizitzeko gai ziren anduiak eta gazitasun txikiko arroetan bizitzeko gai ziren anduiak zeuden arren, krisiaren ondoren, azken horiek desagertu egin ziren, eta gazitasun handiarekin bizitzeko gai zirenak bakarrik hautatu ziren. Marsalako urmaelean, belardiak % 46-48ko gazitasun-balioetara irits zitekeen eremu batean zeuden.

Nola bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaleko kotaren eta 30-40 metroko sakoneraren artean aurki dezakegu, eta bakarrik ur oso argitsuetan aurkitzen da, eguzkia beharrezkoa duelako bizirauteko. Gainera 10 eta 28 ºC arteko tenperatura jasan dezake.

Zer garrantzia du Posidoniak gure ekosisteman?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Posidonia ozeanika hondoa sendotzen du eta higadura murrizten du. Landare honek garrantzi handia du sedimentu-dinamikan, sedimentua bere sustraiekin geldirik mantentzen baitu eta oxigenoa ekoizteko, hazteko eta animalia-espezie asko babesteko gune garrantzitsuak sortzen baititu. Biomasa kantitate handiak sortzen eta esportatzen ditu. Kalkuluen arabera, 400 landare-espezie eta 1.000 animalia-espezie baino gehiago bizi dira posidoniako belardietan. Bestalde, belardiek iragazteko makina handi gisa funtzionatzen dute, itsasoko ura garbi eta garden mantentzen lagunduz. Belardi m² bakoitzak egunero 20 L oxigeno sortu ahal ditu.

Landare honen ezaugarri nabarmenetako bat da oinarriari hainbat kilometro hedatzeko gai diren zimenduen bidez finkatzen zaiola, klon beretik milioika landare sortuz. Landare beretik zetozen 15 kilometro baino gehiagoko posidonia-aleak aurkitu dira. Horren ondorioz, zientzialariek 100.000 urteko adina kalkulatu dute, eta izaki biziduna da planetako luzeena.

Arriskuan al dago gizakion eraginagatik?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Caulerpa" alga

Posidonia ozeanikoa, espezie askoren bizi-iturria, arriskuan dago. Bere mehatxu nagusia "Caulerpa" alga da. Alga ( Algae) uretan zein ingurune hezeetan bizi den organismoa da. Landareen oso antzekoa da baina ez du sustrai, zurtoin ezta hostorik. Horregatik, askotan nahastu egiten ditugu. Alga hau gizakiak istripuz sartu zuen Monakoko akuario batean ustekabeko isuri baten ondorioz. Beraz, esan daiteke landare inbaditzailea dela. Alga hau arrisku handia da Mediterraneo itsasertzeko ekosistemarentzat. Frogatu da posidoniako belardiak inbaditzen dituenean espezie asko desagertzen direla. Guzti honek biodibertsitatean eragiten du. Espezie inbaditzaileen aurka egiteko bi modu daude.

  1. Informazio egokia izatea: espezie ezagututa, ingurumenean arriskuak sortuko ez dituztenak aukeratzea.
  2. Egokia ez den espezia aukeratu bada: arazoa sortzen denean, alerta-sistema azkarra egon behar du izurriteari aurre egiteko. Izurritea hedatzen bada, arazoa aurre-aurrean egongo da eta dimentsio komunitarioak har ditzake. Momentu horretan administrazioa eta boluntarioen arteko lana suspertzea oso garrantzitsua da.

Posidonia ozeanikoa kutsadurarekin ez da ondo moldatzen. Horregatik, uren kalitatearen bioadierazletzat hartzen da, ura kutsatuta dagoenean abisatzen digulako. Orduan, kutsadura handitzean belardiak murrizten dira. Beste alde batetik, sakonera txikian hazten den landarea denez, askotan ontziek min egiten die (aingurak, motorrak, margoak, sustantzia kimikoak, etab. erabiltzen dituztenak). Kostaldean egiten diren obrak, arrantza egiteko erabiltzen diren sareak... ere landarea mintzen dute.

Landare hau beharrezkoa da Mediterraneo itsasoko biodibertsitatea mantentzeko, Ondorioz, Mediterraneoko Babes Bereziko Erregimenean dauden Basa Espezieen Zerrendan jasota dago.

Bioindikatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995tik landare hau bioindikatzaile (ekosistemaren egoera ebaluatzeko edo behatzeko erabiltzen dira) gisa erabili da. Bioindikatzaile bat landare, onddo edo animali bat da eta ingurumeneko informazioa ematen du. Baina bioindikatzailea izateko, baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Bizi-iraupen luzea.
  • Mediterraneo itsasotik oso zabalduta dago.
  • Sustantzia kutsatzaile asko aurkitzen dira bere ehunetan.
  • Ingurumeneko aldaketei oso sentikorra da.
   Ba al dakizu   

Ba al dakizu Balear Uharteetan, 8km luze den klon bat aurkitu eta ondorioz lurreko izaki bizidunik handiena bihurtu dela?


2006an, 8km inguruko luzera zuen posidoniako landare bat aurkitu zen balear uharteetan, eta 100000 urte dituela uste da.  Landarea Es Freus eremutik (formentera) las salinas izeneko hondartzatik (elvissa) pasatzen da, hau da, 700km² inguruko belardi baten barruan dago, ondorioz, uste da landare handienetakoa eta luzeena dela.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]