Protisto, izaki bizidun talde bat da, oso anitza, animaliak, landareak eta onddoak ez diren edozein organismo eukarioto dira, autotrofo (algak) zein heterotrofoak (protozooak) izan daitezkeenak.
Erreinua sailkapen biologikoko kategoria bat da, eta taxonomiaren eremuan erabiltzen da izaki bizidunak beren ezaugarri komunen arabera taldekatzeko. Domeinuaren ondorengo kategoria taxonomikorik altuena da. Erreinu bateko organismoek antzekotasunak dituzte zelula-egiturari, metabolismoari eta beste erresuma batzuetatik bereizteko erabiltzen diren beste ezaugarri batzuei dagokienez.
Gaur egun, izaki bizidunen sailkapenean sei erreinu bereizten dira: animalia erreinua, landare erreinua, Bakterio erreinua, protisto erreinua, Archaea erreinua eta onddo erreinua.
Protistak Eukarya domeinuko beste hiru erreinuetako (animaliak, landareak eta onddoak) sailkatu ezin diren izaki bizidun guztiak batzen dituen erresuma oso zabala da, elkarrengandik oso ezberdinak diren organismoak batzen dituelako.
Nolakoak dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protisto, animalia, landare edo onddo ez diren eukarioto guztiak biltzen dituen terminoa da.
Eukarya domeinukoak dira zelula barnean duten material genetikoak nukleo izeneko egitura batez estalita dutelako. Izaki bizidun hauek zelulabakarrak ala zelulaniztunak izan daitezke. Egiturari dagokionez oso sinplea dute: ez dute organorik.
Oso tamaina txikikoak dira, gehienak mikroskopikoak, hau da, ezin dira begi bistaz ikusi.
Elikatzeko erari dagokionez autotrofoak zein heterotrofoak izan daitezke; alde batetik, zelula bakarreko algek fotosintesia egiten dute, hau da, bizi iraun ahal izateko beraien elikagai propioa sortzen dute. Hauek landare-ezaugarriak dituzte eta kloroplastoak dituzte fotosintesia gauzatzeko. Hauen artean Euglena dugu.
Beste protistek, protozoak adibidez, mugitzeko flageloak dituzte. Horien artean hurrengoak aurkitu ditzakegu: ameba eta paramezioa.
Non eta nola bizi dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protista gehienak uretako organismoak dira. Inguru hezea behar dute bizirik irauteko. Batez ere lur hezean, zingiretan, putzuetan, lakuetan eta ozeanoan aurkitzen dira. Protista batzuk organismo independenteak dira, hau da, bakarrik biziraun dezakete. Beste batzuek, ordea, beste organismo batzuen barruan edo gainean bizi dira, gizakiak barne.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protistak hiru multzotan bana ditzakegu: protozooak, algak eta onddo izaerako protistak.
- Protozooak: Protozooak organismo zelulabakarrak, mikroskopikoak eta zelula-paretarik gabeak dira. Batzuk askotariko izaerako babes-oskol batekin inguratuta daude. Heterotrofoak dira beti. Batzuk aske bizi dira (ur gezatan eta gazietan edo lur hezeetan bizi dira), eta beste batzuk animalien eta landareen parasitoak dira.
- Algak: algak ingurune urtarretan bakarrik bizi daitezke. Batzuk zelulabakarrak eta mikroskopikoak dira, hau da oso oso txikiak eta begiekin ikusi ezin ditugunak eta beste batzuk, zelulaniztunak eta makroskopikoak dira, begiz ikusi ditzakegu hauek. Kloroplastoak dituzte fotosintesia egin ahal izateko. Zelulabakarrek uretan flotatzen dute eta zelulaniztunek, lurrean finkatzen dira edo airez betetako poltsa batzuetan flotatzen dute. Sexurik gabe eta sexu bidez ugal daitezke
- Onddo izaerako protistak: onddoak ez diren eta horiekin antzekotasunak dituzten izaki heterotrofoak biltzen dira hau da. Bi talde hauek nabarmentzen dira: Mixomizetoak eta oomizetoak.
Nola ugaltzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protisto erreinua oso talde handia da eta bere barnean hainbat izaki bizidun sartzen dira. Ugalketari dagokionez, protisto erreinuko izaki bizidun gehienak ugalketa asexuala egiten dute mitosiaren eta gemazioaren bitartez. Beste batzuk aldiz, ugalketa sexuala egiten dute prozesu mitotiko eta meiotikoen bitartez.
Organismo zelulabakarrak gure planeta eta ekosistema osoan daude eta horien kopuru amaigabea dago. Horrela, erresuma biologikoen oinarrizko organismoetako bat bihurtzen da.
Organismo horiek hainbat ezaugarri eta elementu dituzte, ondorioz, beste erresumen artean nabarmentzen dira.
Bereziki, erresuma hau bere hedadura eta berezitasunengatik ezagutzen da. Funtsezko garrantzia dute ekosisteman, tamaina handiko animalien elikaduran berebiziko papera baitute. Hala nola, baleen elikaduran.Nola elikatzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protistek metabolismo autotrofoak edo heterotrofoak izan ditzakete. Fotosintesia egiteko kloroplastoak (klorofila) badituzte metabolismo autotrofoa izango dute. Aldiz, fotosintesirik egiten ez badute eta inguruko materia organikoaz elikatu behar badira (osmosiaren edo irenstearen edo fagozitosiaren bidez) metabolismo heterotrofoa izango dute.
Zergatik dira garrantzitsuak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protistoak gure planetarako oso garrantzitsuak dira hainbat arrazoigatik. Garapen iraunkorreko helburuekin zer ikusi handia dute arrazoi horiek.
3. Helburua osasuna eta ongizatearekin erlazionatuta dago. Protista batzuk, hala nola parasitoak, patogenoak izan daitezke eta gizakiengan eta animaliengan gaixotasunak eragin ditzakete. Gaixotasun horien hedapena kontrolatzeak pertsonen eta animalien osasuna eta ongizatea hobetu ditzake.
6. Helburuarekin lortu nahi dugu uraren kalitatea hobetzea eta uretako ekosistemak babestea. Hori dela eta, protista batzuk laguntzen dute uraren kutsadura murrizten eta alga toxikoak gutxitzen, horrela ura osasuntsuagoa egon daiteke. Horrek ekosistemak babestu eta natura zaintzen lagunduko du.
13. Helburuak klima aldaketari aurre egiten lagundu nahi du, eta Protista batzuk, adibidez algek, ekintza horretan laguntzen dute. Karbono dioxidoa xurgatzen eta ozeanoetan oxigenoa sortzen dutenez, klima-aldaketaren eragina arintzen laguntzen dute. Horrek eragin handia izan dezake, itsas ekosistemak babestuz eta berotegi-efektuko gasen eragina mitigatuz.
14. Helburuak itsaspeko bizitzarekin zer ikusia du. Izan ere, protistak ozeanoko elikatze-katean oso inportanteak dira. Protistak ozeanoetan oxigenoa sortzeaz arduratzen dira eta itsasoko beste animalia askorentzako janaria dira. Horregatik, itsas ekosistemak babestu eta kutsadura murriztu behar dugu urpeko bizitza babesteko eta jasangarritasuna sustatzeko.
Gehiago jakiteko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordea, zehazki protista erreinuaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, ikusi hurrengo bideo hau: