Edukira joan

Txikipedia:San Petri basilika

Wikipedia, Entziklopedia askea

San Petri Basilika 1506ko azaroaren 18an eraiki zen. Vatikano Hiriko eraikin garrantzitsuena da, Aita santuak elizkizun garrantzitsuenak ospatzeko erabiltzen duen eliza. Erromako lau basilika nagusietako bat da.

San Petri Basilika gauean
San Petri Basilika gauean

Katolikoentzat, munduko eraikin erlijioso garrantzitsuena. Tamainagatik, munduko eliza handiena delako, eta baita bere esanahiagatik ere, tradizioaren arabera, basilika San Pedroren hilobiaren gainean baitago, Nazareteko Jesusen hamabi apostoluetako bat eta Erromako lehen apezpikua. Tradizioak eta froga historiko eta zientifikoek diote Santuaren hilobia basilikako aldare nagusiaren azpian dagoela. Era berean, aita santu gehienak San Pedron lurperatu dituzte lehen kristau garaietatik.

Gizateriaren ondare izendatua izan zen Vaticanoko San Petri basilika

Gizateriaren Ondare izendatua, basilika bere garaiko arkitektura-sorkuntzarik handientzat jotzen da eta munduko monumentu bisitatuenetakoa da. Eraikina, 1506ko apirilaren 18an hasi zen eraikitzen, Julio II.a aita santuaren aginduz, eta 1626ko azaroaren 18an amaitu. Eta bertan lan egin zuten historiako arkitekto ospetsuenetako batzuk: Bramante, Michelangelo, Maderno edo Bernini.[1]

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. San Petri basilika. 2022-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).