Txikipedia:Saski Baskonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fitxategi:Baskoniaren logoa.jpg
Saski Baskoniaren logoa

Saski Baskonia S.A.D. Gasteizko saskibaloi talde bat da. Euskal Herriko taldeen artean Espainia eta Europa mailan emaitzarik onenak lortu ditu. Taldea 1952. urtean sortu zen eta Josean Kerejeta da presidentea 1990 eko irailetik.

Gaur egun Fernando Buesa Arenan jokatzen ditu partiduak, 15 504 eserleku dituen pabiloia. Espainia mailako kategoria altuenean (Endesa Liga) parte hartzen du 1983 tik gaur egun arte eta Turkish Airlines Euroligan jokatzen du. Bere historian zehar 3 ACB liga, 6 Espainiako Saskibaloi Errege Kopa, 4 Espainiako Saskibaloi Superkopa eta Europako Saskibaloi Errekopa bat irabazi ditu, titulu garrantzitsuenen artean.

Duško Ivanović da orain dagoen entrenatzailea, taldearen aurre hirugarren etapa betetzen ari dena. Gasteizko taldetik Europa mailako jokalari historiko asko pasatu dira (Luis Scola, Andrés Nocioni, Sergi Vidal, Jose Calderon, Tiago Splitter, Arvydas Macijauskas, Pablo Prigioni, Mirza Teletović, Igor Rakocevic, Pablo Laso, Velimir Perasovic…) eta oraindik jokatzen ari diren jokalari onenetarikoak (Fernando San Emeterio, Pau Ribas, Marcelinho Huertas, Ioannis Bourousis, Darius Adams, Mike James, Shane Larkin, Adam Hanga…)

Aurtengo jokalariak honako hauek dira: Ilimane Diop, Micheal Eric, Youssoupha Fall, Patricio Garino, Miguel González, Jayson Granger, Pierriá Henry, Matt Janning, Achille Polonara, Tornike Shengelia (kapitaina), Shavon Shields, Luca Vildoza, Zoran Dragić, Semaj Christon, Sergi García, Ajdin Penava eta Lautaro Lopez.