Wikipedia, Entziklopedia askea

SVETLANA SAVITSKAYA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

👶
Jaiotza
1948ko abuztuaren 8a
Mosku
🔨
Lanbidea
hegazkinlari
📷
Argazkiak
ikusi
Svetlana Savitskaya

Svetlana Jevgenievna Savitskaya Moskun jaio zen 1948ko abuztuaren 8an. 1984ko uztailaren 25ean espazioan ibiltzen aritu zen lehendabiziko emakumea bihurtu zen.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972an Moskuko Abiazio Institutuan sartu zen. Ikasketak bukatu eta gero, abiazio monitore gisa lan egin zuen. Hegazkin pilotua izateko ikasketa bereziak egin ondoren, 1976an SESB-ko (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) frogatarako pilotu titulua lortu zuen, 20 hegazkin mota ezberdin gidatzeko gai zelarik. 1980n berriki sortua zen emakumez osaturiko kosmonauta talde batean sartu zen, bertan Soiuz motako ontzietan bidaiatzeko prestakuntza jaso zuelarik.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bera Sobietar hegazkin pilotu eta kosmonauta ohia da. Espazioan ibili zen lehendabiziko emakume kosmonauta izan zen eta Valentina Terexkova kosmonautaren ostean, espaziora bidaiatu zuen bigarrena.

Bere gurasoek jakin gabe 16 urte zituela 3. errekord mundiala lortu zuen parakaidista bezala. 1982an, Valentina Terexkova kosmonautaren bidaiatik 19 urtera, Soiuz T-7 espazio ontzian 19 eguneko bidaia egin zuen

Gainera, bere lana egiterakoan izan zuen eskarmentuaren ondorioz, berrikuntza garrantzitsuak egin ahal izan ziren hurrengo emakume kosmonauten janzkera hobetzeko.

Une hartan bera bihurtu zen espaziora 2 aldiz bidaiatu zuen lehen emakumea. 1993an kosmonauten taldea utzi zuen erretiroa hartuz. Bere karrera espaziala bukatzen ari zela, politikan hasi zen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bi aldiz Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko Heroia.
  • Bi aldiz Lenin Ordena
  • Ohorezko Insigniaren Ordena.
  • FAIren (Nazioarteko Federazio Aeronautikoa) urrezko domina eta 18 diploma.
  • SESB-ko (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) 16 kirol domina.
  • Domina berezia espazio irekian egotearen marka gainditzeagatik.
  • 2 asteroidek bere omeneko izena dute: 4118 Sveta eta 4003 Savitskaya. [1]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Svetlana Savitskaia. 2020-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).