Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolore gorriz ageri dira ur kontinentalak.

Ur kontinentalak kontinenteen lehorreko zatietan (hau da, itsasoetatik aparte) daudenak dira, gehienetan ur gezatakoak dira; atmosferatik datozen prezipitazioetan (euriak, elurra, etab.) dute jatorria eta bi eratakoak izan daitezke:

Ur kontinentalak izendatzeko beste modu bat hidrosfera kontinentala da. Gure planetako hidrosferaren barruan, ur kontinentalek oso ehuneko txikia okupatzen dute, % 2,5 inguru bakarrik.

Nola sortuak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur kontinentalak existitzen dira atmosferako ur lurruna ez delako geldirik geratzen: noizbait, kondentsatu eta euri, elur edo izotz bihurtu eta lurrazalera erortzen da grabitatearen eraginez. Ur kontinentalaren heren bat itsasora isurtzen da ibaien bidez, beste heren bat atmosferara itzultzen da lurrunketagatik, eta azken herena lurpera iragazten da eta akuiferoetan pilatzen da, baina batzuetan iturburu moduan berragertzen da lurrazalean.

Ur kontinentalek prezipitazioetan dutenez jatorria, lekuan lekuko klimaren edo eguraldiaren menpe daude: prezipitazio gutxi dauden lekuetan, ez da egoten ur kontinental askorik, eta alderantziz. Horren arabera, ur kontinentalak iraunkorrak, sasoikakoak edo aldizkakoak izan daitezke:

  • Iraunkorrak: prezipitazio nahikoa egonda, desagertzen ez direnean.
  • Sasoikakoak: prezipitazioa dagoen sasoietan bakarrik egoten direnak, baina gero, prezipitaziorik ez egonda, sasoi lehorretan desagertzen direnak.
  • Aldizkakoak: prezipitazioak daudenean bakarrik agertzen direnak, baina ez halako sasoi jakin batean, baizik eta noizean behin, eguraldiaren arabera.

Zergatik dira oso garrantzitsuak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur kontinentalak balio handikoak dira gizakion eguneroko bizitzan. Lurrazaleko ur kontinentalak nekazaritzako labore edo landaketak ureztatzeko, abeltzaintzarako, aisialdirako eta garraiorako, energia hidraulikoa sortzeko eta beste funtzio industrial batzuetarako erabiltzen dira, bai eta giza kontsumorako (edateko) ere.

Historian zehar, gizakiek ur nahikoa hurbil zuten lekuetan eraiki izan dituzte beren biziguneak, edateko eta bestelako beharretan erabili ahal izateko.