Txikipedia:Urdai

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urdai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txerriaren okela.

Urdaia (Hegoaldeko toki askotan hirugiharra), txerriaren larruaren azpian dagoen txerrikia da. Oso elikagai energetikoa da, ia 9 kaloria ditu.

Zenbait herrialdetan, Erresuma Batuan kasu, ketuta eta frijituta  prestatzen da, gosaltzeko.

Beste animalia batzuen haragia, behia, arkume, oilaskoa, ahuntza edo indioilarrarena kasu, beste era batera moztu, ondu edo presta daiteke urdaiaren antza izan dezan. Horrelako kasuetan, "indioilar-urdaia" ere dei daiteke, adibidez, gainera hirugihar begetarianoak ere badaude, hala nola "soja-hirugiharra".