Txikipedia:Urriko Iraultza

Wikipedia, Entziklopedia askea


Urriko Iraultza 1917ko urrian Errusian gertatu zen iraultza ezaguna izan zen. Errusian izandako iraultzaren bigarren zatia izan zen. Vladimir Leninek, historiako lehenengo iraultza komunista egin zuen boltxebikeen, ezkerreko sozialista iraultzaileen eta anarkisten laguntzarekin.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vladimir Lenin izan zen iraultzaren buru. Urriko iraultzaren helburua langile, soldadu eta nekazariez osatutako gobernu bat osatzea zen. Nikolas II tsar izandakoa otsaileko iraultzan gogoz kontra Tsar kargutik kendua izan zen. Ondoren, burgesez osaturiko gobernu bat ezarri zen, Errusiako Behin-behineko Gobernua. Gobernu berria ez zen oso maitatua izan, ez zitzaien erreza egin lurraldea beraien agindupean edukitzea eta beraien kontrako altxamenduak hasi ziren.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusia lehen gerra mundialetik irten behar izan zuen beraien herrialdean sortutako iraultzagatik. Mugimendu horrek ondorioak izan zituen eta Alemaniarekin Brest Litovseko ituna sinatzerakoan gerratik irtetea lortu zuten. Ituna sinatzerako orduan Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania eta Polonia bezalako lurraldeak galdu zituzten, handik aurrera herrialde hauek independenteak izanik.

Lehen mundu gerra amaiturikoan mendebaldean zeuden herrialdeak tropak bidali zituzten irultzaileen aurka borrokatzeko, Armada Zuria parte hartu zuten. Horrek, Errusia gerra zibil batean sartzea eragin zuen. Gerrak bi urte iraungo zituen, 1920an Armada gorriak garaipena lortu zuten arte. Horren ondorioz, Ukrainak Errusiarengandik aldendu eta herrialde independentea izatea lortu zuen.