Wikipedia, Entziklopedia askea


Brest-Litovskeko ituna 1918ko martxoaren 3an Brest-Litovsk hirian sinatutako bake ituna izan zen. Errusia eta Alemaniaren artean sinatu zen.

Ituna sinatu zuten batzuk

Zeinek proposatu zuen eta zergatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itun hau Leninek proposatu zuen Errusia Lehen Mundu Gerratik ateratzeko, Errusian Errusiar Iraultza gertatzen ari zelako.

Zeinek sinatu zuen eta zein baldintza ezarri zizkien Errusiari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ituna Alemaniako Inperioak, Bulgariako Erresumak, Austria-Hungariako Inperioak, Otomandar Inperioak eta Errusiako Sobietar Errepublikak sinatu zuten.

Alemaniak Errusiari jarritako baldintza batzuk hauek izan ziren:

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioak
Atalburuko testua Firmatu aurretik Firmatu ondoren
Aliatuak Frantzia, Britania Handia eta Ameriketako Estatu Batuak Alemania, Austria-Hungaria, Bulgaria eta Otomandar imperioa.
Etsaiak Alemania, Austria-Hungaria, Bulgaria eta Otomandar imperioa. Frantzia, Britania Handia eta Amerikako Estatu Batuak
Garaiko mapa

Itun honetan emandako lurrekin hau gertatu zen:

  • Bielorrusia Alemaniaren agindupean egon ondoren Bielorrusiako Errepublika Popularra sortu zuen
  • Estonian Estoniako Gobernu Autonomoa sortu zen.
  • Finlandiak bere independentzia mantentzea lortu zuen.
  • Letonian Errepublika ezarri zuten baina Alemaniak agintzen jarraitzen zuen.
  • Lituanian independentzia deklaratu zuten
  • Ukrania Ukraniako Errepublika Popularra izatera pasa zen.
  • Polonia Sobietarrekin gerran sartu zen eta Bigarren Mundu gerra garaian Alemaniarekin bake ituna sinatu zuen.