Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1998ko abenduaren 29a
Lagos
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi
Victor Osimhen

Victor James Osimhen, Victor Osimhen izenez ezagunagoa (Lagos, Nigeria, 1998ko abenduaren 29a) nigeriar futbolaria da, erdi-aurrelari moduan jokatzen du Italiako Serie A-ko SSC Napoli taldean, baita Nigeriako selekzio nazionalean ere.

Gaur egun, kontinenteko aurrelari onenetarikoetako bat kontsideratuta dago, eta bere azkartasunak eta atearen aurrean erakutsi duen fintasunak hainbat kluben atentzioa erakarri du.

Aurrealdean Khvicha Kvaratskhelia georgiarrarekin osatzen duen bikotea Europako onenetarikoa dela esaten dute.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik hasi zen futbolean jokatzen bere herrialdean, Ultimate Strikers akademian hain zuzen ere, eta 2016ko urtarrilean, 17 urtez azpiko munduko txapelketaren ondoren, Wolfsburg taldearekin aurrekontratua sinatu zuen eta 12 hilabete ondoren taldera batu zen. Victor Wolfsburgoko fitxarekin egon zen, baina lehenengoan bakarrik jokatu zuen taldearekin, bigarrenean Belgikako Charleroi taldera utzi baitzuten, denboraldi bukaeran erostekotan.

Uda horretan, 2019an, Lille frantziar taldeak erosi zuen. Tenporada bikainak egin zituen bertan eta 2020ko udako fitxaketa merkatuan hainbat eskaintza izan zituen eta SSC Napolik erosi zuen.

Taldeak, partidak eta golak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • VfL Wolfsburg: 16 partida jokatu zituen eta ez zuen golik sartu.
  • R.Charleroi S.C.: 36 partida jokatu zituen eta 20 gol sartu zituen.
  • Lille OSC: 38 partida jokatu eta 18 gol sartu zituen.
  • SSC Napoli:86 partida jokatu ditu eta 48 gol sartu ditu.