Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1882ko urtarrilaren 25a
Londres eta Hyde Park Gate (en) Itzuli
💀
Heriotza
1941eko martxoaren 28a
Lewes
🔨
Lanbidea
eleberrigile
📷
Argazkiak
ikusi
Adeline Virginia Stephan gaztetan

Virginia Woolf jaiotzaz, Adelinie Virginia Stephen (Londres, 1882ko urtarrilaren 25a - Rodmell, 1941eko martxoaren 28a), Itotako suizidioagatik hil zen. Idazle eta saiogilea zen.

Londres hiriko familia aberats batean jaioa, giro intelektual batean hazi zen Virginia. Bere aita, sir Leslie Stephen, idazlea, historialaria, mendizalea eta Dictionary of National Biographyren editore eta sortzaileetako bat izan zen. Ama, Julia Prinsep Stephen (jaiotzez Jackson), arte eta literatur giroan ezaguna zen.

Eskolara joan beharrean, ikasketak etxean bertan burutu zituen, aita eta amaren gidaritzapean hasieran eta helduagoa zela tutore pribatuen bidez ere bai. Literatura klasikoa eta Viktoriar literaturan sakondu zuen batez ere, etxean zuen liburutegia baliatuz. Tarte batez King’s Collegeko Emakumeen sailean ere ikasi zuen, baina ikasketa ofizialik burutu gabe.

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Virginia 1905 hazi zen profesionalki idazten. Bere lehenengo nobela “Fin del viaje” 1915 argitaratu zen, bere anaiaren editorialarengatik. Virginaren azkeneko nobela “Entre actos” 1941 argitaratu zuen. Bere arduren erresumen bat egiten du nobela horretan. Emakumeen egoeraren inguaruan idatzi zuen ere. Virginia Woolf ingelesaren eraberritzaile handietako bat da. Bere obretan pentsamendu korrontearekin eta azpian dagoen psikologikoarekin esperimentatzen zuen.

Zergatik da famatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Virginia eta bere anaia. 1912

Virginia Woolf XX.mendeko idazle garrantzitsuenetako bat da. Horretaz aparte, feminismo modernoaren pertsonik eraginkorrenetako bat, bere testuei esker eta garrantsitsuena idazketan berdintasunaren aldeko borrokan ere bai. Woolf ez zen eskolara joan, baina irakasle partikularren eta bere aitaren ikasketak jaso zituen. 1905ean hasi zen idazten egunkari batean eta 1915era arte ez zuen argitaratu bere lehen eleberria, 'Fin de viaje', bere anaiaren argitaletxearen bitartez.

Bere lorpen handienak dira:

Narrazio Bildumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kew Gardens (1919)
  • Monday or Tuesday (1921)
  • A Haunted House and Other Short Stories (1944)
  • Mrs Dalloway's Party (1973)