Txikiteo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikito» orritik birbideratua)

Txikiteoa, tabernaz taberna edalontzi txiki bete ardo (baxoerdia edo txikitoa) hartzeko jarduera da, Euskal Herrian eta inguruko lurretan lagun taldean edo ezagunen artean egin ohi dena. Gaur egun, adintsuek egin ohi dute. Txikiteoan diharduenari txikitero deritzo. Txikitoarekin batera, ohikoa da pintxoak jatea.

Logroño hiriko Laurel kaleko pintxo eta txikitoak.

Txikiteoan jardutea, eguneroko betebeharretatik deskonektatu eta jendearekin harremana izateko bidea da.[1] Euskal Herrian aisialdi jarduera honek indar handia du, baita inguruetako eskualdeetan ere: Errioxa, Kantabria edota Burgosko iparraldea.

Historia eta txikiteoaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohitura hau nola hasi zen, erreferentzia argirik ez dago, baina leku batean taberna ugari elkarren ondoan izateari estuki loturik dago. Euskal Herria, Europan, pertsonako taberna gehien duen herrialdeetako bat da.[2] Hasieran, eta urtez askoan, soilik gizonezkoen ohitura izan zen, emakumezkoak erabat alboratuak zeuden. Azken urte hauetan, ordea, emakumezkoak ere txikiteoari lotu zaizkio, eta soilik emakumezkoenak diren txikitero taldeak ere sortu dira.[3] Gaur egun (2009), usadiozko txikiteoa gainbehera doa.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]