Chiang Kai-shek

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chiang Kai-shek
Chiang Kai-shek(蔣中正).jpg
Chairman of the National Government of China

1928ko urriak 10 - 1931ko abenduak 15
Tan Yankai - Lin Sen
President of the Executive Yuan

1930eko azaroak 24 - 1931ko abenduak 15
T. V. Soong - Chen Mingshu
Military Affairs Commission

1931ko abenduak 15 - 1946ko maiatzak 31
← baliorik ez - baliorik ez →
President of the Executive Yuan

1935eko abenduak 16 - 1938ko urtarrilak 1
Wang Jingwei - H. H. Kung
President of the Executive Yuan

1939ko abenduak 11 - 1945eko ekainak 4
H. H. Kung - T. V. Soong
Chairman of the National Government of China

1943ko ekainak 1 - 1948ko maiatzak 20
Lin Sen - baliorik ez →
President of the Executive Yuan

1947ko martxoak 1 - 1947ko apirilak 18
T. V. Soong - Zhang Qun
President of the Republic of China

1948ko maiatzak 20 - 1949ko urtarrilak 21
← baliorik ez - Li Zongren
Hautaketa: Republic of China presidential elections, 1948
President of the Republic of China

1950eko martxoak 1 - 1975eko apirilak 5
Li Zongren - Yen Chia-kan
Bizitza
Jaiotza Xikou1887ko urriaren 31
Heriotza Taipei1975eko apirilaren 5a (87 urte)
Hobiratze lekua Chiang Kai-shek Memorial Hall
Familia
Aita Chiang Zhao-cong
Ama Wang Caiyu
Ezkontidea(k) Mao Fumei  (1901 -  1921)
Yao Yecheng  (1911 -  1921)
Chen Jieru  (1921 -  1927)
Soong May-ling  (1927 -  1975)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Baoding Military Academy
Hizkuntzak Txinera
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua Generalissimo
Gatazka Bigarren Txina-Japonia Gerra
Sinesmenak
Erlijioa kristautasuna
Alderdi politikoa Kuomintang
Chiang Kaishek signature.svg

Chiang Kai-shek (Ningpo, Txe-Kiang, 1887ko urriaren 31 – Taipeh, 1975eko apirilaren 5) Txinako militar, politikaria eta estatuburua izan zen.

Funtzionario baten semea zen. 1906an Akademia Militarrean sartu zen eta urtebete geroago Sun Yat-Sen ezagutu zuen Tokion. 1911n mantxuen dinastia egotzi zuen iraultzan parte hartu zuen. 1923an estatu nagusiko buru izan zen Sun Yat-Senek Kantonen eratu zuen gobernuan. Sun Yat-senen heriotzaren ostean (1925), Kuomintang alderdiaren buru bihurtu zen. Komunisten aurka gogor ekin zion, 1927an Shanghaiko hilketarekin amaituz. Herrialdea batzeko asmoz, gerra-jauntxoen aurkako borrokaren liderra ere izan zen. Garaipena lortuta, Txinako Errepublikako gobernuburu bihurtu zen 1928an. Errepublikako lehendakari hautaturik, 1931n diktadura militarra ezarri zuen. Berriro komunistei eraso zien, hauek 1934an Ibilbide Luzea deitua egitera behartuz. 1937an japoniarrak Txinaz jabetzeko mehatxuak komunistekin fronte nazionala osatzera behartu zuen. Japoniarren okupazioaren denboran bere errejimenak eskuin muturrerantz jo zuen. Gerra amaitu ondoren, 1946ko udaberrian eraso orokorra jo zuen komunisten aurka. 1949ko abuztuan, komunistak lurralde osoaz jabeturik, Taiwan-era alde egin behar izan zuen. Gatazka horien ondorioz, boterea galdu zuen, eta Taiwanera alde egin behar izan zuen. Uharte hartan Txina Nazionalista izeneko errepublika eratu zuen Estatu Batuen laguntza militar eta ekonomikoarekin. Hil artean lehendakari hautatua izan zen 1950, 1954, 1960, 1966 eta 1972. urtean. Hor, hil arte (1975) jarraitu zuen Txinako Errepublikako presidentearen titulua eramaten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chiang Kai-shek

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]