Edukira joan

Txonin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merkatariaren etxea, Fukagawa, Edo museoa.

Txonin (japonieraz: 町人 chōnin?, eusk: "hiritarra") Japonian, Tokugawa aroaren hasieran (1603-1867), sortu zen giza talde aberatsa zen, eragin eta ahalmen handia izan zuena.

Gehienak merkatariak ziren, nahiz eta baziren esku-langileak ere. Berehala aberastu ziren, samuraiei gailendu zitzaizkien eta haien nagusitasunak ezinegona eta herra sortu zuen maila apalagoko giza taldeetan. Haien eraginez aurrerakuntza handiak izan ziren astronomian, agronomian, medikuntzan eta ingeniaritzan.

Genroku (1688-1703) eta Bunka-Bunsei (1804-1829) aroetan txonin-kulturak indar handia izan zuen; arte-mota berriak bultzatu ziren, haiku olerkiak, Kabuki eta Joruri antzerki-motak, eleberri erotikoak eta kontakizun laburrak.

Gobernuak finantzatzen zituzten arren, beren burujabetasunari eutsi zioten. 1868an txoninak gainbeheran hasi ziren eta samuraiek hartu zuten haien lekua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]