Kabuki
Kabuki antzerkia1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Ginzako kabukiza, Tokioko kabuki antzoki garrantzitsuenetakoa | |
Mota | Kultura Ondare Immateriala |
Erreferentzia | 00163 |
Kokalekua | Japonia |
Eskualdea2 | Asia eta Pazifikoa |
Izen ematea | 2008 (XXXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Kabukia (japonieraz: 歌舞伎 kabuki ) japoniar antzerki tradizionalaren forma bat da. Musika, dantza, eta mimoa biltzen ditu kabuki antzezpenak eta antzezleek, apaintzeko, margoak eta jantzi ikusgarriak erabiltzen dituzte, eta nabarmengarria da obra dramatikoen estilizazioa. 2008an UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen[1].
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitzaren karaktereek «kantatu» (ka), «dantzatu» (bu) eta «trebetasun», «antzea» (ki) esan nahi dute. «Kantatzearen eta dantzatzearen artea» itzuli ohi izan da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tradizioaren arabera kabuki antzerkia Okuni dantzariak sortu zuen XVI. mendean. Gero, XVII. mendearen amaieran eta XVIII.aren hasieran beheraldia izan bazuen ere, kabuki antzerkiak arrakasta handia izan du beti Japoniako publikoaren aurrean. Antzerki molde tradizional hori landu duten idazlerik ezagunenak ditugu Sakata Tojuro (1645-1709), Ichikawa Danjuro (1660-1704), Yoshizawa Ayame (1673-1729), Tsuruya Nanboku IV.a (1755-1829) eta Kawateke Mokuami (1816-1893).
Kabukiaren osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiatik edo kondaira zaharretatik harturiko gertakariak eta egitandiak izaten dira gai nagusiak, nahiz eta hirietan giroturikoak ere agertzen diren. Gehienetan bost ekitaldi luzek osatzen dute saioa eta agertoki handietan antzeztu ohi dira. Gizonezko antzezleak izaten dira guztiak; horiek maiz, obraren haria etenda, publikoari hitz egiten diote eta formula jakinen arabera erantzuten die hark.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Kabuki theatre. unesco.org (Noiz kontsultatua: 2016-12-31).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Kabuki Web, kabuki-bito.jp
- (Ingelesez) Kabuki 21, kabuki21.com