Txurruka kaia (Getxo)
Itxura
Txurruka kaia (Getxo) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Areeta |
Koordenatuak | 43°19′43″N 3°01′14″W / 43.328728°N 3.020589°W |
Txurruka kaia edota Evaristo Txurruka kaia Bizkaiko Getxo udalerriko Areeta auzoan dagoen kai bat da. Evaristo Txurruka euskal ingeniariak diseinatua eta eraikia izan zen eta Bilboko itsasadarraren amaierako ibilbidean dago. Izena ingeniariaren omenez darama, pareko Portugaleteko Burdinazko kaia eta Bilboko Abandoibarra auzoan dagoen Evaristo Txurruka kaiaren antzera ere.
Kaiaren hasieran Evaristo Txurrukaren omenezko monumentua dago.