Unión Deportiva Salamanca

Wikipedia, Entziklopedia askea
UD Salamanca» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Unión Deportiva Salamanca
Ezizena(k) Charros
Sorrera 1923
Futbol zelaia El Helmántico
(edukiera: ia 17.500 lagun)
Presidentea Juan José Pascual
Entrenatzailea Juan Ignacio Martínez
Liga Espainiako Bigarren Maila
2013 desegin zen
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Unión Deportiva Salamanca Gaztela-Leongo futbol talde bat izan zen, 1923an Salamanca hirian sortua, eta 2013an Espainiako futbol ligako bigarren B mailan ziharduela desegina. Bitarte horretan, 12 denboralditan jokatu zuen Espainiako futbol ligako lehen mailan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salamancako plaza nagusiko Novelty kafetegian sortu zen 1923ko otsailaren 9an Unión Deportiva Española izenarekin. 1931 urtean Club Deportivo Salamanca izenahartu zuen eta 1932an Unión Deportiva Salamanca bihurtu zen.

1936an bigarren mailara igo zen baina 1939 arte ez zuen debutik egin Gerra Zibilaren erruz ez baitzen futbol txapelketarik izan. Hurrengo urteetan hirugarren eta bigarren mailen artean aritu zen. 1972an hirugarren mailan ari zela José Luis García Trad entrenatzailea fitxatu zuen eta bi igoera jarraian lortuz 1974an lehen mailara igo zen. Taldearen "urrezko aroa" izan zen, zazpi urte egin baitzituen maila gorenean, posturik onena 1975eko 7. postua izanik. Honetaz gain 1977ko Kopan finalerdietara iritsi zen. Athletic-ek utzi zuen finaletik kanpo, San Mamesen 6-0 galdu ondoren Salamancan 2-1 baino irabazi ez zuelako. 1981ean maila galdu zuen baina hurrengo urtean berriz igotzea lortu zuen, oraingoan bi urtetarako.

1990 hamarkadan beste hiru urte egin zituen lehen mailan, 1995-96, 1997-98 eta 1998-1999 denboraldietan. Hurrengo urteetan bigarren mailan aritu zen eta 2013an bigarren B mailan zebilela desegin zen taldea.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013 arte:

  • Denboraldiak 1. mailan: 12
  • Denboraldiak 2. mailan: 34
  • Denboraldiak 2. B mailan: 9
  • Denboraldiak 3. mailan: 19
  • Ligako posturik onena: 7.a Lehen mailan (1974-75)

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Unión Deportiva Salamanca Aldatu lotura Wikidatan