UEK

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
UEK
Datuak
Jatorria Ondarroa (Bizkaia)
Musika mota rock
Urteak 1999 -
Produkzioa
Diskoetxea(k) Gaztelupeko Hotsak
Taldekideak
Keu Agirretxea
Mikel Arakistain
Jon Gurrutxaga
Lehengo taldekideak

UEK 1999. urtean jaio zen musika taldea da, Keu Agirretxearen (Fjord, Etsaiak) eskutik. Hiru disko instrumental kaleratu eta gero, Uek (2000), “Ganbaratik” (2003) eta “Fignuh Hystreld” (2005), proiektua hirukote bihurtu zen.

Gitarra eta ahotsetan Keu Agirretxea , baxuan Mikel Arakistain (Fjord, Etsaiak) eta baterian Jon Gurrutxaga (Arima Beltza) zeudelarik, Uek berriak “Heltzear diren egunak” kaleratu zuen 2006 urtean, egungo rockaren, klasikoaren eta alternatiboaren artean kokatzen den lana, beraien kontzertuetan islatzen den indar eta energiaz beteriko diskoa.

2007ko uztailan Ondarru eta Elgoibarko hirukotea “Uhinak” izeneko azken lanaren grabaketan murgildu zen. Andoaingo Garate estudioetan eta berriro ere Haritz Harreguyren eskutik, trioak kantuak sesioan, hau da, hirurak batera grabatzea erabaki zuen abestiei freskotasuna eta konpaktutasuna eman nahian.

Lan berria 2007ko urrian kaleratuko da Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik. “Askatasun hitzak” izango da irratietan entzun ahal izango den lehen single-a. Hirukotea urriaren hasieran hasiko da emanaldiak eskaintzen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]