Ubabako behatokia

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ubabako amildegia edo Pilatosen balkoia.

Ubabako behatokia, Ubabako amildegia edo Otsaportilloko Pilatosen balkoia, Urbasa-Andia natura parkean dagoen behatoki eta amildegi bat da, Urbasa mendilerroaren hegoaldeko isurialdean eta Nafarroa Garaian. Bakedano kontzejuaren lursailetan dago, Urederra ibaiaren iturburitik hurbil. Behatoki honetatik Ameskoa eskualdearen ikuspegi bikainak daude.

924 metroko garaieran dago, eta amildegiak 300 metro garaierako erdi-zirkulu itxurako harkaitzezko zirkua osatzen du. Amildegiaren hormak ohiko putre eta sai zurien bizilekuak dira, eta zortea izanez gero ugatzak ere ikus daitezke.

Mendizale, ibiltari eta zikloturisten ohiko helmuga da. Urteko edozein garai da egokia bazter horretaz gozatzeko; hala eta guztiz ere, elurra dagoenean ez joateko gomendatzen da errepidea itxita izaten delako eta arriskutsua izaten ahal baita.

1936ko Gerrako erailketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko Gerran, estatu kolpearen aldekoek bertatik amilarazi zituzten errepublikaren aldeko nafar, gipuzkoar eta arabarrak, bizirik ala hilik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ubabako behatokia


Koordenatuak: 42° 48′ 02.03″ N, 2° 08′ 19.23″ W / 42.8005639°N,2.1386750°W / 42.8005639; -2.1386750