Udako Jauregia
Udako Jauregia | |
---|---|
頤和園 | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
China's Four Great Gardens | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
National capital | Pekin |
Barruti | Haidian barrutia |
Koordenatuak | 39°59′51″N 116°16′08″E / 39.9975°N 116.2689°E |
Arkitektura | |
Azalera | 297 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii) eta (iii) |
Erreferentzia | 880 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | 1998 (XXII. bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Udako Jauregia ('Osasunaren eta Harmoniaren Lorategia'), baita ere Pekingo Lorategi Inperiala, Pekingo ipar-mendebaldean, erdigunetik 12 kilometrotara dagoen lorategia da, Txinako Herri Errepublika. XVIII. mendean eraiki zen, baina urteetan izan diren borrokak direla medio, jauregia egun ez da antzina zen erdia ere. 1998an Unescok Gizateriaren Ondarea izendatu zuen. Hiriaren leku mitikoa da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jauregia ia 300 hektareako parke zabala da gaur egun, Kunming aintziraren ertzean. Eraikin batzuk ditu: egoitzak, antzokiak, pagodak, ateak, kaiak eta beste hainbat eraikin. Jatorriz, 1750ean altxatu zuen Qianlong enperadoreak. Jauregia Qianlong enperadorearen opor leku izateko eraiki zen eta lan horretan 100.000 langile aritu ziren. Lakua artifiziala da. 1860an, Bigarren Opioaren Gerran, jatorrizko Udako Jauregia indar franko-britainiarrek ia erabat suntsitu zuten (ikus Udako Jauregi Zaharra). Jauregi zaharraren zati bat, Cixi enperatrizak zaharberritu eta edertu zuen 1899an. Enperatrizak, 1901etik aurrera bere udako aldi baterako egoitza bezala erabili zuen, eta Gobernuaren egoitza ere izan zen 1908ra arte.
Kunming aintzirak melokotoi baten itxura du, Txinako kultura inperialeko bizitza-luzera irudikatzen zuen fruta.
Udako Jauregia, enperadorearen eta bere familiaren gozamenerako pentsatua, gaur egun txinatarrentzat eta bisitarientzat, batez ere asteburuetan, jolaserako eta hedapenerako lorategi erraldoia da. Nabarmenena jauregiaren erdi-erdian dagoen pasabidea da. Txinako historia islatzen eta biltzen duten milaka margolanekin apainduta dago.
Parkearen eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira ezagunenak:
- Marmolezko itsasontzia
- Kunming aintzira artifiziala
- Korridore handia: Txinako historiako 14.000 pintura baino gehiagoko korridore estalia da.[2]
- Yulan pabeiloia
- Hamazazpi arkuen zubia
- Gaoliang zubia
- Ekialdeko Jauregiaren atea
- Buda lurrinduaren pagoda
...
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kunming aintzira eta Yu Feng pagoda Yu Quan muinoan.
-
Marmolezko itsas ontzia.
-
Hamazazpi arkuen zubia.
-
Galeria estalia.
-
Suzhou kalea.