Ukan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ukan
Datuak
JatorriaSopela (Bizkaia)
Musika motapunk, rock, ska
Urteak2012 -
Taldekideak
Gorka Rodriguez
Iskander Ramos
Raul Gonzalez
Sergio Nogales
Lander Pablos
Maitane
Ander
Lehengo taldekideak
Sara
Karras
Ukan kontzertuan

Ukan, 2012ko urrian Uribe Kostan sortutako musika taldea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karras, Gorka eta Iskander hasi ziren lehen abestiak sortzen Basauriko Txarraska eta Sopelako Sekeko gaztetxeetan. Ia jarraian Sara (ahotsa) sopeloztarra sartu zen taldean. Hasieratik metal musikari ekin zioten baina 2012ko abendu inguruan ezkerraldetik, Raul, Sergio eta Lander sartu ziren taldean haizezko instrumentuak ekarriz.

2013ko udaberrian lehenengo maketa grabatu zuten “grabaciones rotas” estudioan Aitor Karraskoren eskutik. 5 abesti hain zuzen ere. Lan honetan punk-rock melodikoa eta ska musika nahastu zuten melodia goxo eta haize doinu dantzarien artean. Hitzetan, berba aldarrikatzaileak aurkitzen dira egun bizi diren errealitate ezberdinetan oinarrituta.

2014ko urte amaieran aldaketa bat gertatu zen bandan, Sara eta Karrasek taldea utzi behar izan zuten. Abeslaria eta baxularia bilatzen egon ziren 2015ko martxoraino eta Maitane Uribarritik eta Ander etorri ziren.

Kontzertuak gaztetxeetan, herriko jaietan, ibilaldia, ekitaldiak, elkarrizketak, Durangoko azoka, eta agian garrantzitsuena banden lehiako finalera iritsi ziren. Harrera oso ona izan dute kalean eta oso pozik daude euren ibilbidearekin.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gorka (kitarra eta koruak)
  • Iskander (bateria)
  • Maitane (ahotsa)
  • Ander (baxularia)
  • Raul (saxoa)
  • Sergio (tronboia)
  • Lander (tronpeta)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ukan (2004) - 5 kantako diska

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]