Edukira joan

Ukrainako Lurralde Defentsarako Nazioarteko Legioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ukrainako Lurralde Defentsarako Nazioarteko Legioa
Datuak
Izen ofiziala
International Legion Defense of Ukraine
MotaUnitate militarra, legio atzerritarra eta mercenary organization (en) Itzuli
HerrialdeaUkraina
Jarduera
Honen parteUkrainako Indar Armatuak
Osatuta
Historia
Sorrera2022ko otsailaren 27a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: ukr.international.legion Edit the value on Wikidata

Ukrainako Lurralde Defentsarako Nazioarteko Legioa (Інтернаціональний легіон) Ukrainako gobernuak sortutako atzerriko boluntarioz osatutako unitate militarra da.

Volodimir Zelenski presidentearen gobernupean, unitatea, Ukraina Errusiaren aurka defendatzeko sortu zen, 2022ko Errusiak Ukraina inbaditu zuenean. Dmytro Kuleba Ukrainako Kanpo Harremanetarako ministroak 2022ko otsailaren 27an egindako adierazpen batean iragarri zuen bere prestakuntza.[1] Horrelako unitate bat antolatzeko ahaleginak Kievek 2014an Donbassen izandako borroketan atzerriko boluntarioen batailoiak biltzeko egindako ahaleginen antza du.[2] Martxoaren 6rako, 52 herrialdetako 20.000 atzerritar boluntario aurkeztu ziren ukrainarren alde borrokatzeko, Kulebaren hitzetan.[3]

Egitura eta unitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mamuka Mamulashvili, antza Legioaren komandantea da.

Txosten batzuen arabera Mamuka Mamulashvili, Georgiako Legioaren komandantea, Ukrainako Lurralde Defentsarako Nazioarteko Legioa agintaritzan dago baina iturri ofizialik ez du berri horri baieztatu.

Armarria Unitate Deskribapena
Kanadar-Ukrainar Brigada Ukrainar-kanadiarrak, tartean Kanadako militar ohiak.
Normandar Brigada Herrialde desberdinen beteranoekin osatuta: Kanada, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak, Danimarka, Norvegia, Alemania, Australia, Zeelanda Berria, Frantzia, Hegoafrika eta Polonia. Ofizialki Ukrainako Atzerri Legioaren parte ez dira.
Errusiako Askatasuna Legioa Boluntariak Errusiako militar ohiak dira; baita ere Ukrainan bizi diren errusiar eta bielorrusiarrak.
Vovkodav Batailoia Herrialde askotakoak dira: estatubatuarrak, azerbaijandarrak, austriarrak, britainiarrak, greziarrak, irlandarrak, kroatak, brasildarrak, marokiarrak, japoniarrak eta taiwandarrak.
Dzhojar Dudáyev Batailoia Gehienak txetxiarrak, asko Lehen Txetxeniako Gerran eta Bigarren Txetxeniako Gerran Ixkeriako Txetxeniar Errepublikaren alde borrokatu zuten. Adam Osmayev da bere komandantea.
Krimeako Batailoia Musulmanak dira gehien batean.
Khamzat Gelayev Batailoia Batailoia Ichkeriako aintzidari baten oroimenez sortu zen, Ruslan Gelayev. Txetxeniarrek osatuta.
Helburu Bereziko Batailoia Txetxeniarrak gehien batean.
Poloniar Boluntarioen Kidegoa Batez ere poloniarrak dira.
Errusiar Boluntarioen Kidegoa 2022ko abuztuan sortua eskuin-muturreko errusiarrak dira. Asko 2014tik ari dira Ukrainan borrokatzen, aurretik Azov Batailoia antzeko taldetan.[4]
Bielorrrusiako Boluntarioen Gorputza 2022an sortuta, gehien batean Aliaksandr Lukaxenka gobernuaren bielorrusiar boluntarioak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]