Volodymyr Zelensky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Volodymyr Zelensky
Владимир Зеленский (51939489510).jpg
(2022)
Seal of the President of Ukraine.png
6. Ukrainako Presidentea

2019ko maiatzaren 20a -
Petro Poroxenko
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakВолодимир Олександрович Зеленський
JaiotzaKryvyi Rih1978ko urtarrilaren 25a (44 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1978 -  1991)
 Ukraina  (1991 -
BizilekuaMarijinsky Jauregia
Talde etnikoajudua
Lehen hizkuntzaerrusiera
Familia
AitaOleksandr Zelenskyy
AmaRimma Zelenska
Ezkontidea(k)Olena Zelenska (en) Itzuli  (2003 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKryvyi Rih Institute of Economics (en) Itzuli
(1995 - 2000) : zuzenbide
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
hebreera
ukrainera
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, legelaria, komediantea, aurkezlea, zinema ekoizlea, abeslaria, aktorea, telebista aurkezlea, telebista-ekoizlea, imitatzailea, umorista, animatzailea, politikaria, showmana, zinemalaria, KVN actor (en) Itzuli eta militarra
Lantokia(k)Kryvyi Rih eta Kiev
Enplegatzailea(k)Kvartal 95 (en) Itzuli
1+1 (en) Itzuli
Inter (en) Itzuli
Office of the President of Ukraine (en) Itzuli
Lan nabarmenakServant of the People (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Зелёный
Genero artistikoaParodia
komedia
umorea
Musika instrumentuaahotsa
Zerbitzu militarra
Adar militarraUkrainako Indar Armatuak
Graduasoldadu
Parte hartutako gatazkakErrusia-Ukraina gerra (2022)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaServant of the People (en) Itzuli

president.gov.ua eta ze2019.com
IMDB: nm3305952 Rottentomatoes: celebrity/vladimir_zelenskiy
Facebook: 100007211555008 Twitter: ZelenskyyUa Instagram: zelenskiy_official Telegram: V_Zelenskiy_official Youtube: UCp2zBKrqP0ZQF6RN4RJtF2Q TikTok: ze__president Flickr: 165930373@N06 Edit the value on Wikidata
Autograph-VolodymyrZelensky.png

Volodymyr Oleksandrovytx Zelensky[1] (ukraineraz: Володимир Олександрович Зеленський; Kryvyi Rih, 1978ko urtarrilaren 25a), Ukrainako egungo presidentea da. Politikan sartu aurretik, komikoa, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea eta zuzendaria izan zen.

Bere karrera politikoaren aurretik, zuzenbidean lizentziatu zen eta ekoiztetxe bat sortu zuen, Kvartal 95, filmak, marrazki bizidunak eta telebistako komedia-saioak ekoizten dituena.[2] Kvartal 95ek Herriaren zerbitzaria izeneko telesaila sortu zuen, non Zelenskyk Ukrainako presidentearen papera bete zuen. Telesaila 2015etik 2019ra aireratu zuten. 2018ko martxoan Kvartal 95 enpresako langileek telebistako programaren izen bera duen alderdi politikoa sortu zuten.

2018ko abenduaren 31ko gauean Ukrainako 2019ko hauteskunde presidentzialetarako hautagaitzaren berri eman zuen,[3] Petro Poroxenko presidenteak Urteberri bezperan 1+1 telebista-katean emandako urte amaierako hitzaldia zapuztuz. Zelenskyk bere hautagaitza iragarri baino sei hilabete lehenago, hautagai nagusietako bat zen hauteskundeetarako iritzi-inkestetan. Zelenskyk botoen % 73.22rekin irabazi zituen hauteskundeak bigarren txandan, Petro Poroxenko titularrari irabaziz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978ko urtarrilaren 25ean Kryvyi Rih hirian (orduko Ukrainako SES) jaioa, gurasoak judu (nahiz eta aitaren aldeko aitona ukrainar etnikoa izan) errusierazko hiztunak zituen.[4] Bere aita, Oleksandr Zelensky, Kryvyi Rihko Ekonomia Institutuan zibernetika eta hardware informatikoko sail akademiko bat zuzentzen duen irakaslea da, eta bere ama Rimma Zelenskak ingeniari gisa lan egiten zuen. Lehen hezkuntza hasi aurretik, lau urtez bizi izan zen Mongolian, Erdenet hirian, aitak bertan lan egiten baitzuen. Zelensky zuzenbidean lizentziatu zen Kryvyi Rihko Ekonomia Institutuan, baina ez du lan profesionalik egin lege arloan.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia
2009 Любовь в большом городе/Lyubov v bolshom gorode Igor
2011 Служебный роман. Наше время/Sluzhebny roman. Nashe vremya Anatoly Efremovitx Novoseltsev
2012 Любовь в большом городе 2/Lyubov v bolshom gorode 2 Igor
2012 Ржевский против Наполеона/Rzhevsky protiv Napoleona Napoleon
2012 8 первых свиданий/8 pervykh svidaniy Nikita Sokolov
2014 Любовь в большом городе 3/Lyubov v bolshom gorode Igor Zelensky
2015 8 новых свиданий/8 novykh svidaniy Nikita Andreevich Sokolov
2018 Я, ти, він, вона Maksym Tkatxenko

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharra(k)
2006 Tantsi z zirkamy Lehiakidea
2008–2012 Svaty Ekoizlea
2015–2019 Herriaren zerbitzaria Vasyl Petrovytx Holoborodko

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Ukraina
Artikulu hau Ukrainako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.