Rugila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rugila
Hunnic Empire (en) Itzuli hunoen errege

422 - 434
Octar (en) Itzuli - Atila, Bleda (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza367ko urtarrilaren 19a
HeriotzaPanonia, 434 (egutegi gregorianoa) (66/67 urte)
Heriotza modua: tximistargia
Familia
AitaUldin
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Rugila edo Ruga (367ko urtarrilaren 19a - 434) hunoen erregea izan zen, lehenik bere anaia Oktanekin batera, eta gero errege bakar gisa hura hiltzean. Bere beste anaietako bat, Mundzuk, Bleda eta Atilaren aita izan zen.[1]

Teodosio II.a ekialdeko enperadorearen eta Bahram V.a Persiako enperadorearen arteko gerra aprobetxatuz, Rugilak Danubio zeharkatu eta Trazia inbaditu zuen, Konstantinoplari eraso egingo ziola mehatxatuz. Teodosiok urtero 350 libra urre ordaintzea erabaki zuen bakearen truke.[2]

Oktarren heriotzaren ondoren 430ean, Rhin ibaian burgundiarren aurkako kanpaina batean, Rugila hunoak bere osotasunean gobernatzera pasa zen. Prosper Akitaniakoak, Riminiko guduan bere etsai politiko erromatarrek Mendebaldeko Inperioan garaitua izan ondoren, Flavio Aezioren erbestealdia kontatzen duenean hunoen lurraldean hau berrestsi zuen. Aeziok bere titulu eta ondasunak berreskuratu zituen Rugilaren laguntzari esker, zeina ordurako errege bakar bezala gobernatzen ari baitzen, adiskidetasun handia baitzeukan berarekin.[3]

432 eta 433 urteen artean, hunoek menpean hartutako tribu batzuek erromatarren lurraldera ihes egin zuten. Berehala, Rugilak enperadoreari eskatu zion iheslariak itzultzeko, edo bakea amaituko zen.[4] Hala ere, Rugila 434an hil zen, Bleda eta Atila ilobek ordeztuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maenchen-Helfen, Otto, 1973, pp. 81
  2. Treadgold, Warren, 1997, p. 90.
  3. Maenchen-Helfen, Otto, 1973, pp. 86 y 87
  4. Maenchen-Helfen, Otto, 1973, p. 90.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]