Ulmaceae
Itxura
Ulmaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Ulmaceae |
Azpibanaketa | |
Ampelocera Klotzsch Chaetacme Planch. |
Ulmaceae edo ulmazeo Rosales ordenako izen bereko familiako zuhaitzez eta zuhaixkez esaten da. Hostoa bakuna, txandaka antolatua eta estipuladuna izaten dute gehienek. Lorea sexu banakoa edo bikoa izan dezakete; lore-hostorik edo petalorik gabea eta kolorez berdea izaten da. Fruitua intxaurraren egiturakoa edo samara itxurakoa izan dezakete. Ulmazeoen familiako zuhaitzik ezagunena zumarra da.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rosales |
| ||||||||||||||||||||||||
Ulmazeoen familian zazpi genero daude, 35 espezie inguru dituztenak:[1]
- Ampelocera Klotzsch (3 espezie)
- Hemiptelea Planch. (espezie tipoa: Hemiptelea davidii)
- Holoptelea Planch. (2 espezie)
- Phyllostylon Capan. ex Benth. & Hook. f. (2 espezie)
- Planera J.F.Gmelin (espezie tipoa: Planera aquatica)
- Ulmus L. (20-30 espezie)
- Zelkova Spach (5-7 espezie)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-10-20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.